Iraurgi Berritzen : Lankidetza eta antolaketa eredua Hezkuntza arlora eta Ikasle Orientaziora bideratua
Iraurgi Berritzeren (IB) antolaketa-eredua lankidetza publiko-pribatuan eta 7 guneen kudeaketan oinarritzen da, eskualdeko eragileekin lankidetza sustatzeko. Guneen artean hezkuntza gunea da berritzaileena eta aldi berean proiektu berritzaileak eta emaitza onak eman ditu Ikasle Orientazio arloan.
Iraurgi Berritzen (IB) Urola Erdia eskualdeko udal erakunde publikoen sustapen sozioekonomikoko eta berrikuntzako estrategiak integratzen dituen eragilea da . Sustapen hau lortzeko, eskualdearen eraldaketan eragitea dauka helburu, eskualdeko eragileekin lankidetzan.