Emana
Javier Medina Antón. Qi EUROPE enpresako bazkide-zuzendari nagusia.
Ekonomialaria, finantzen arloan aditua. Energia Negozioetan eta ZNPn Masterra, IESE Business School. Madrilgo Ekonomialarien Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Komunitateko enpresa-kontseilari ziurtatua eta EBko Women Leadership programako kontseilaria. 1995az gero bere lanbide-karrera negozio-eredu berriak diseinatu eta estrategikoki garatzera bideratu du (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioan, errentagarritasunak eta kostuak, seed&startup capital, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea); horrez gain, teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b-aren proiektuak gauzatzen ditu (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, KFD baloratzea eta Venture Capital Method, egituratzea, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+b-aren proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatu ere bai, ingurune digitaletan/teknologikoetan/industrialetan negozio berriak garatzearekin batera (merkatua eskuratzea, aniztea, haztea eta nazioartekotzea). Halakoetan, zuzeneko erantzukizuna du berritu eta produktu eta zerbitzu teknologiko berriak garatzeko orduan.
Learning goals
- I+G unitateak sor daitezen sustatzea.
- Erakundeetan I+G jarduerak bultzatzea.
- Enpresen I+G jarduerak sistematizatzen ahalbidetzen duten mekanismoak eskuratzea.
- I+Gren merkatuko aplikazio ezberdinak identifikatzen ikastea, ingurunearekin duen harremana eta denboran duen jarraitasuna kontuan hartuz.
Contents of the training
1.- Nola antolatu I+Garen estrategia nire enpresan?
- I+Gean biziki diharduen enpresa, enpresa berritzailea, berrikuntza erosten duen enpresa. Irekia, itxita…
- Zertarako nahi duzu saila eta zer nahi duzu izatea hemendik 5 urtera? Moda, barne-kultura, biziraupena…
- Nola ematen du balioa sailak, teknologiak, produktuak/zerbitzuak?
- Nola bihurtu diru nire inbertsioa/gastua I+Gan?
- Denbora-plangintza, ekonomikoa eta merkatukoa
2.- I+Garen antolaketa nire enpresan. Metodologia eta funtsezko urratsak
- Helburuen definizioa eta I+Garen plangintza. Joerak aztertzea
- I+Garen aurrean kultura-arrakala aztertzea.
- Zenbait faktoreekiko (merkataritza, produkzioa/teknologia, antolaketa/baliabideak eta finantzak) I+Garen ideiak aztertzea.
- Lantaldeak (ikertzaileak, kudeatzaileak, ideien sortzaileak, garatzaileak…) eta laguntzaileak hautatzea. Enpresaren arloko I+Garen ekosistema.
- Ibilbide-orria 3-5 urtera. Kontingentzia-plana eta beste zientzia, aplikazio, merkatu… batzuetarantz garapenen balizko zutabeak.
Nori zuzendua
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bazkide den edozein erakunderentzat (enpresa, administrazio publikoa, hezkuntza-erakundea edo erakunde soziala), soilik:
- sistematikoki eta modu planifikatuan I+G jarduerak gauzatzen badituzte edo zeregin horrekin hasi nahi badute.
- beren gaitasunak sendotu eta erakundean etengabeko I+G jarduerak burutzeko oinarri tinkoak ezarri nahi badute.
*Gehienez bi pertsona erakunde bakoizteko.
Presentziala
eka. 18
09:30 - 14:50 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Seats 30
Duration 5 horas
Harremanetan jarri
Innobasque