Emana
Alaitz Landaluze
Alaitz Landaluze Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan aditua. 8 urte egon ostean Accentureko gerente lanetan, 2008an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatea zuzentzen du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egiten du Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen, eta I+Gko eta berrikuntzako programak diseinatzen eta kudeatzen zenbait Sail eta Foru Aldunditan.
Iñaki Ganzarain
Iñaki Ganzarain Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Kudeaketako Informatikako ingeniari teknikoa da Deustuko Unibertsitatean. 4 urte egon ostean Minsaiteko aholkulari lanetan, 2016an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen koordinatzaile teknikoa da. Bere jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egitea Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen; aholkularitza ematea zenbait saili eta foru-aldundiri I+Gko zenbait tresna diseinatzen eta garatzen; eta analisiak egitea Euskadiko berrikuntzaren egoerari buruz.
Learning goals
- Berrikuntzari buruzko oinarrizko kontzeptuak lortzea.
- Berrikuntza zen den eta I+Grekin duen aldea identifikatzea.
- Zenbait erakunde motaren berrikuntzako kasu praktikoak ezagutzea.
- Berrikuntzak erakundearen estrategiari egiten dion ekarpena ulertzea.
- Lehenengo urratsak emateko gakoak ezagutzea.
Contents of the training
- Zatia. Berrikuntza: Zergatik hitz egiten dugu berrikuntzari buruz? Zer da? Zergatik da garrantzitsua erakunde guztientzat?
- Testuinguru globala
- Definizioa(k)
- Kontzeptuaren bilakaera
- Berrikuntzako kasuak
- Berrikuntzako identifikatzeko ariketa praktikoak
- Zatia. Berrikuntza eta estrategia
- Erakunde bateko berrikuntza-esparruak.
- Berrikuntza estrategikoa
- Zatia. Lehenengo urratsak
- Erakundea
- Berrikuntza-proiektuak
- Adierazleak
- Zatia. Babes publikoa
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea
- Finantzaketarako tresna nagusiak
Nori zuzendua
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bazkide den edozein erakunde (enpresa, administrazio publikoa, hezkuntza-erakundea edo erakunde soziala), baldin eta kasu praktikoen bidez berrikuntzaren oinarriak eta horrek erakundean nola lagundu ahal duen jakin edo finkatu nahi badute.
*Gehienez ere bi pertsona erakundeko.
Presentziala
mar. 5
09:30 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Seats 30
Duration 4 horas
Harremanetan jarri
Innobasque