Woka Euskadi: berrikuntzatik etorkizunerantz
Maiatzaren 18an, eztabaida irekiak bezain aberasgarriak egin genitue:
113 aldibereko ekitaldiak
119 erakundek parte hartu zuten
Eta 5.000 pertsona inguruk
Ondorioz, gizartearen lagin adierazgarria dela esan dezakegu. Baina parte hartze honen garrantzi kualitatiboa are handiagoa izan da, bereziki gogoan hartzen badugu ez zela adituen arteko eztabaida izan eta antolaketa erabat borondatezkoa izan zela, horretarako bitartekoak eta baliabideak prestatu zituzten eragileei sosik ere ordaindu gabe.
Argitalpen honetan erakusten dira egun hartako ondorioak.