Enpresa bazkide berria dugu Innobasquen, Berrikuntzaren Euskal Agentzian: Multiverse Computing. Konpainia horrek softwarea garatzen du enpresek konputazio kuantikoaren ahalmena aprobetxatu ahal izan dezaten. AAren eta optimizazioaren bidez, Gipuzkoako start-up honek berrikuntza sendotzen du trantsizio energetiko ekologikoan, eta bezeroei laguntzen die benetako kasuetan aurrerapauso jasangarriak lortzen. Ongi etorri!