Enpresen Europako Sarea (EEN, ingeleseko sigletan), enpresa txiki eta ertanei laguntzen dien munduko sare handiena, gaurdanik Bilbon ari da egiten urteko biltzarra, hiru egunekoa. Hauxe da biltzarraren goiburua: “EEN 15ekin: ETE-ek en beharrizanen eboluzioari. Horrekin batera, Sarearen 15. urteurrena ere ospatuko da. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia sare horren Basque EEN euskal nodoko kide da, Spri Taldearekin, BEAZekin, Arabako, Donostiako eta Bilboko merkataritza-ganberekin, eta Basque Trade and Investment erakundearekin batera.
Ordezkari hauek izan dira bilkuraren inaugurazioan: Estibaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Jakub Boratynski, Europako Batzordearen Hazkundeko ZN-ren Sare eta Gobernantzeko zuzendaria; eta Jean David Malo, Europako berrikuntza Kontseiluko eta ETE-en Batzorde Eragileko (EISMEA) zuzendaria. Ekitaldian, Cristina Oyonek, Spri Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak, Basque EEN sareak emandako zerbitzuei esker enpresaren +G+b arloa nazioartekotu duten hiru kasu enblematikoo aurkeztu ditu: Graphenea, Histocell eta Satlantis.
Urteroko biltzar honeta 450 herrialdetako 40 erakunde baino gehiagotako 3.000 aditu elkartuko dira. Izan ere, ENN sarearen ekitaldi garrantzitsuena da honakoa, hor biltzen baitira eskualdetako berrikuntza eta garapen agentziak, merkataritza eta industria-ganberak, teknologia-zentroak eta ikerkuntza-institutuak. Aurten, 800 partaide bilduko dira biltzarrean, Bilboko Bilbao Exhibition Centerren (BEC).
Biltzarrarekin paraleloan, ETE-en Batzarra ere izango da; hain zuzen, ETE-een Europako Astearen ekitaldi nagusia izango da batzarra. Europan, enpresa-espiritua eta ETEak sustatzeko egiten den ekimen garrantzitsuena da aste hori. Partaideek hainbat lantegi eta saio egingo dituzte elkarrekin, eta, horien bidez, aukera izango dute sareak Europako industria-trantsizioan nola lagundu dezakeen eztabaidatzeko, jardunbide egokiak ekarrekin trukatzeko, sinergiak sortzeko eta Enpresen Europako Sareak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea eta ikusgaitasuna nola hobetu daitekeen hausnartzeko. EEN sareak etengabeko ahalegina egiten du ETE-ei berritzen eta nazioartean hazten laguntzeko eta sareko kideen arteko mugetatik harago lankidetza eta sinergiak sustatzeko. Alde horretatik, biltzarra informazio-iturri garrantzitsua izango da etengabeko ahalegin hori sendotzeko.