Berrikuntzaren Euskal Agentzia Innobasquek beste urte batez Mondragon Unibertsitatearekin lan egin du enpresen arloko patenteetan espezializatzeko ikastaroa abian jartze aldera. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izango da. Ikastaroaren helburua da euskal enpresen jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa aktiboa hobetzea, eta, guztira, bederatzi saio izango ditu (52 ikastordu). Aurrez aurre egingo dira Arrasate-Mondragonen, apirilaren 19aren eta ekainaren 14aren artean. 20 plaza eskainiko dira, eta izena emateko epea apirilaren 12an amaituko da.

Ekimen horrek SPRI eta Enterprise Europe Network-en laguntza du. 2010ean sortu zuen Innobasqueko lantalde batek, euskal enpresen I+G+b-a patenteen bidez babesteko eta errentagarri egiteko lan egiten ari zirela. Funtsean, I+G+b-aren erregistroa eta ustiapena oro har hobetu nahi izan zituzten. Esperientzia horretatik abiatuta, Mondragon Unibertsitateak urtero ikastaro bat antolatzen du erakundeetan patenteak kudeatzen dituzten pertsonei zuzenduta, enpresetan sortzen duten ezagutzaren babesean eta kudeaketan erreferente bihurtze aldera beharrezko estrategiak definitzeko tresnak emateko.

Ikastaroaren edizio berria Ismael Igartuak, Galbaian Intellectual Propertyko kide sortzailea eta zuzendariak, zuzenduko du berriro ere. Horrez gain, hauek hartuko dute parte: Pascual Segura, Bartzelonako Unibertsitateko Patenteen Zentroko sortzailea; Guillaume Durville, Plasseraud IPn patenteen saileko arduraduna, Hewlett Packard-eko (HP) patenteen saileko buru ere izan zena; Santiago Jordá, Curell Suñoleko patente saileko arduraduna; Carmen Toledo de la Torre, Espainiako Patente eta Marken Bulegoko Informazio Teknologikoko Unitateko burua; Anna Barlocci, ZBM Patentsen Europako patenteen agentea (horrez gain, bulego horrek kide sortzailea da); Alesandro Orsi, Europako patenteen agentea, eta Pirellin lan egin ondoren, 1998az geroztik HP INC-eko lege-saileko langilea; Ignasi Marqués, Grau & Angulo bulegoko patenteen auzietan aditua; Tony Tangana, Philipseko patente-zorroen arduradun ohia eta egun AOMB Intellectual Propertyko aholkulari seniorra; eta Idoia Apraiz, Galbaianeko jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa arloko arduraduna.

Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/cursos/es/especializacion-en-patentes-en-el-ambito-de-la-empresa

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago