- FIRST LEGO League Euskadiko 15. edizioan parte hartzen duten taldeak beraien berrikuntza-proiektuak bukatzen ari dira Bilbon, Donostian, Arrasaten, eta lehen aldiz, Vitoria-Gasteizen aldi berean martxoaren 2an egingo den lehiaketari begira. Hezkuntza-programa horrek 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoa piztea du helburu, eta beste behin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vascorekin batera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, hiru foru-aldundien eta Bilboko, Donostiako eta Arrasateko udalen babesa du.
- Gainera, edizio honetan beste erakunde batzuk ere hartzen dute parte; 41 guztira. Esparru publikotik eta pribatutik gazteenen artean zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko, arteekiko eta matematikekiko (STEAM diziplinak) interesa piztea xede duten hezkuntza-programak babesten dituzte. Babesleak dira, hala nola Basque BioDesign Center, Bexreal, BC Materials, Gasteizko Santa Maria Katedrala, ElektrART, Arte Ederren Bilboko Museoa, Mondragon Unibertsitatea, Tabakalera, Arriaga Antzokia, Deustuko Unibertsitatea, EHU/UPV eta Virtualware. Gainera, tailerrak eta bisitak antolatu dituzte eta Euskadiko 39 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2.200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.
- FIRST LEGO League Euskadi 2024, 15. edizioa
Antolatzaileak:
- Deustuko Unibertsitatea
- Mondragon Unibertsitatea
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Laguntzaileak:
Erakundeak:
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
- Arabako Foru Aldundia
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Donostia Sustapena
- Bilbao Ekintza – Bilboko Udala
- Arrasateko Udala
Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak:
- Basque BIoDesign Center
- BC Materials
- Ikerlan
Enpresak:
- Alzola
- Ausolan
- BBK
- Bexreal
- CAF
- Danobatgroup
- Dominion Global
- Doplay
- Drone by Drone
- ElektrART
- Erreka
- Fagor Taldea
- Iberdrola
- Krean
- Laboral Kutxa
- LKS Next
- Lortek
- Maier
- Mondragon Korporazioa
- Salto Systems
- Salto Wecosystem
- Tabakalera
- Virtualware
Bestelako erakundeak:
- Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioa
- Fundación Vital Fundazioa
- Arte Ederren Bilboko Museoa
- Arriaga Antzokia