- TREE-STYLE (Begoñazpi Ikastola, Bilbo); SANFITEK TEK (San Fidel Ikastola, Gernika); BERMIBOT SUPERNOVA (Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea); EDUROBOTIC (STEM TOKI Edurobotic, Portugalete); WINNBOT (Berakruz Ikastola, Markina-Xemein); LIZEOBOTS B (Santo Tomás Lizeoa, Donostia); LEGOKIDE 3 (Urkide Ikastetxea) eta TECNOBOTS ELBURGO (Gasteiz) nabarmendu dira talderik osoenak eta berritzaileenak izateagatik
- Gaur jokatu da aldi bereko finala hainbat egoitzatan: Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. Euskadiko 57 ikastetxetako 1300 gaztek hartu dute parte 171 lantaldetan banatuta
- Zortzi talde horiek, egoitza bakoitzeko bi irabazleak hain zuzen, Espainiako finalean parte hartzeko sailkatu dira. Alacanten izango da final hori, martxoaren 16an.
- Karpeta honetan dituzue prentsa-oharra formatu digitalean eta gaur jokatutako torneoaren bideoak eta argazkiak: 15 FLL EUSKADI
Larunbata, 2024ko martxoaren 2a. FIRST LEGO League Euskadi ekimenaren 15. edizioaren finala izan da gaur Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen, eta, oroz gain, dibertsioa eta ezagutza zientifiko-teknologikoa nagusitu dira. Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako txapelketa multisede honek 1.300 gazte bildu ditu, 171 taldetan banatuta, zientzia eta teknologiaren arloko hitzordu handi honetan parte hartzeko.
STEAM Hezkuntzaren esparruko erreferentziazko programa honek urtero erronka bat proposatzen die ikasleei (aurten artea eta sormena uztartu behar izan dituzte), eta horren bidez gazteek proiektu bat garatu behar dute: hainbat esparrutan ideia bat ikertu, probatu, egiaztatu edota baztertu, balioztatu eta aldatu, eta, azkenean, beren ondorioak atera. Aurtengo gaiarekin loturiko proiektu bat aurkezteaz gain, denboraldi honetan parte hartu duten 2800 ikasleek talde-lanean jardun dute azken hilabeteetan robot bat eraikitzeko eta programatzeko zereginean. Hala, talde batzuek eta besteek diseinatutako robot horiek elkarren artean lehiatu dira ahalik eta misio gehien gainditzeko.
FIRST LEGO League Euskadi programaren 15. edizioan irabazle izan diren zortzi taldeek Espainiako finalean parte hartuko dute martxoaren 16an, Alacanten. Han, beren berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte, eta robotak berriro ere elkarren aurka lehiatuko dira, munduko finalera iristeko. Mundu mailako final hori Houstonen izango da apirilaren 17tik 20ra.
Begoñazpi Ikastola, San Fidel Ikastola, STEM TOKI – Edurobotic, Sagrado Corazón Ikastetxea, Berakruz Ikastola de Bizkaia, Sagrado Corazón Ikastetxea de Donosti, Urkide Ikastetxea eta Tecnoclub Burgeluko ordezkariak dira. Egoitza bakoitzeko bi talde onenak dira; hau da, Bilbo, Donostia, Arrasate eta Gasteizko talde onenak. Gaur goizean torneoan lehiatu diren 171 taldeen artean talderik osoenak izan direlako nabarmendu dira.
Talde irabazleen berrikuntza-proiektuek soluzio irudimentsuak eman dizkiote edizio honetako erronkari. landareen baldintzak kontrolatzen dituen gailu bat (tenperatura, hezetasuna eta argitasuna), behar bezala zaintzeko; mugikorretarako aplikazio bat garatzea, gazteen artean irakurmena eta kultura sustatzeko; musikadun prototipo bat, dibertsitate funtzionala duten pertsonak kirola egitera animatzeko; edo sentsoredun 3D errotuladore bat diseinatzea, ikusteko zailtasunak dituzten pertsonek marrazketaz eta pinturaz goza dezaten, besteak beste.
Antolatzaileek esker ona adierazi nahi izan diete torneoan lagundu duten 480 boluntarioei, haiek gabe ezinezkoa izango baitzen lehiaketa egitea, baita babesleei ere (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingeniera Soy Elkartea eta egoitza bakoitzean torneoaren babeste izan direnak), haien konpromisoagatik.
Datuak egoitzaz egoitza
Deustuko Unibertsitatearen Bilboko egoitzan Bizkaia osoko 16 ikastetxe bildu dira edizio honetan, eta 46 talde lehiatu dira (24 Challenge + 22 Explore). Unibertsitate beraren Donostiako egoitzan, berriz, Gipuzkoako eta Bizkaiko 40 talde eta 18 ikastetxe aritu dira (22 Challenge + 18 Explore).
Bestalde, Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko egoitzan 11 ikastetxe (Bizkaiko 6 eta Gipuzkoako 5) eta 39 talde aritu dira lehian.
Azkenik, EHUren Gasteizko egoitzan 8 ikastetxe lehiatu dira (Arabako 6 eta Bizkaiko 3), 34 taldetan banatuta.
Erakundeen presentzia
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua, Jokin Bildarratz, Arrasaten izan da, aurkeztutako lanak bertatik bertara ikusten. Egoitza berean izan dira, beste hainbat erakundetako ordezkariak ere, hala nola, Arrasateko alkatea, Maider Morras; Mondragon Unibertsitateko errektorea, Vicente Atxa; Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Leire Bilbao; eta Mondragon Korporazioko presidentea, Iñigo Ucín.
15. FIRST LEGO League Euskadi
Hamabost urteotan FIRST LEGO League Euskadi STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingeleseko siglatan) erreferentziazko programa gisa sendotu da bai Euskadin eta bai Espainian. Izan ere, bereizten duen oinarri sendo bat dauka ekimenak: bisita eta tailerren hezkuntza-programa oso bat, Estatuan parerik ez duena.
Urteotan guztiotan, Euskadiko enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate eta erakundeen laguntzari esker, ikasleek aukera izan dute urte bakoitzean planteatutako erronkaren esparruan lan egiten duten ikertzaile, zientzialari eta teknologo profesionalen lana lehen eskutik ezagutzeko. Aurten, hauxe izan da erronka: MASTERPIECE, teknologia eta sormena uztartzea.
FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programaren xedea 6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea da. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia da antolatzaile nagusia, Deustoko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean (EHU aurten bildu da antolatzaileen taldera).
Laguntzaileen artean dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak. Erakunde hauen guztiek konpromisoa dute ikasleen artean karrera zientifiko-teknologikoekiko interesa pizteko eta haiei loturiko gaitasunak sustatzeko: berrikuntza, esperimentazioa, pentsamendu kritikoa, talde-lana eta sormena, besteak beste. FLL Euskadi programa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategian txertaturik dago, ikasleen prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzeko xedearekin.
Informazio gehiago:
VK Comunicación
Xusane de Miguel Ortiz
944 01 53 06 / 629 753 336
Yaiza Pozo Montes
944 01 53 06 / 646 22 13 01