Ekitaldiaren buru Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen, eta bertan izan ziren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Kontseiluko kideak ere. Lehendakariaz gain, Pedro Luis Uriarte Innobasqueko presidenteak ere hitz egin zuen Elkarte pribatu honen helburuak azaltzeko, eta eraldaketarako erabiliko dituen palankak ere aipatu zituen zera lortzeko: 2030. urte ingururako Euskadi Europan erreferente izatea berrikuntzan.
Berrikuntzaren Euskal Agentziak urtarrilaren 31ean, Bilboko Euskalduna jauregian bildutako bi mila pertsonaren aurrean, bere aurkezpen ofiziala ospatu zuen , non Innobasque Proiektua eta bere gobernu-organoen osaera aurkeztu zituen; ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia eremuetako ia 400 liderrek osatzen dituzte organo horiek.
Guztira, 417 erakundek parte hartzen dute maila gorenean Innobasqueren gobernu-egituretan, eta horiek osaturiko sare publiko-pribatuan oinarrituko da gizartea mobilizatzeko Berrikuntzaren Euskal Agentziaren estrategia. Guztiak erakunde publiko nahiz pribatuak dira, orain arte, bakoitzak bere lan-eremuan, berrikuntza aplikatu edo sustatzen ibilbide luzea izan dutenak. Aldi berean, helburu komunaren garapenarekin -hau da, azken aldian abian jarritako gizarte eta ekonomiaren eraldatze-prozesua bermatzearekin- zeharo konprometituriko egitura eratzen dute.
Une honetan 405 bazkide ditu Innobasquek, hiru kolektibo handitakoak: Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Zerbitzu Aurreratuen Euskal Sareko eragile ia guztiak; berrikuntzan.