EAEko Teknologia Parkeen Sareko lehendakariak -Julián Sánchezek- eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak -José Mª Villatek- bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena fomalizatu dute gaur goizean Zamudion, eta horren arabera berrikuntzaren aldeko ekimenak garatzen koordinatuta lan egingo dute bi erakundeek.

Hasieran 5 urterako izango da hitzarmena, eta abiapuntu gisa, Parque Tecnológico, S.S.k 203, eraikinean dituen lokalak, 1.300 m2 baino gehiagoak, lagako dizkio Berrikuntzaren Euskal Agentziari.

Lazko uztailean eratu zen Innobasquek gaur agun Teknologia Parkeko 214, eraikinean du egoitza soziala. Hitzarmen hau izenpetu ondoren, Berrikuntzaren Euskal Agentziak bi lekuetan jarraituko du lanean, bere eginkizunak betetzen.

Euskadi Europan berrikuntzaren erreferente bihurtzeko prozesuan gidari ezateko helburuaz jaio zen Innobasque. Horretarako, sei arlo funtzional handi hauetan lan egingo du, eremu guztietan bultzatuz berrikuntza: Teknollgia Berrikuntza, Gizarte Berrikuntza, Berrikuntzaren Euskal Sistema Nazioartekotzea, Enpresa Eraldaketa, Ekintzailetza, eta Sustapena eta Komunikazioa.

Saretek, Ezagutzaren Clusterra eta Eurobulegoa integrazioaren bidetik sartu eta bere burua sendotu ondore, Innobasque 27 langilek osatzen dute gaur egun.

1985ean sortu zenetik, Bizkaiko Teknologia Parkeak industriaren dibertsifikatzea sustatu du, baita teknologiaren eta berrikuntzaren transferentzia eta jendarteratzea ere. Espainiako estatuan aitzindari da, eta arrakastaren eredu; ingurumen aldetik paraje pribilegiatuan, 190 hektarea ditu teknologia aurreratuko enpresak bertan kokatzeko, komunikazio-azpiegitura bikainen ondoan eta Unibertsitatetik hurbil

Partekatu albiste hau