Innobasquek eta Adegi-Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak gaur izenpetu
dute Donostian lankidetza-hitzarmena, elkarrekin lan egiteko enpresa mailako
berrikuntzan eta ekintzailetzan.
Innobasquek eta Adegi-Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak gaur izenpetu dute Donostian lankidetza-hitzarmena, elkarrekin lan egiteko enpresa mailako berrikuntzan eta ekintzailetzan.
Hitzarmena Innobasqueko lehendakariak -Pedro Luis Uriartek- eta Adegiko lehendakariak -Eduardo Zubiaurrek- izenpetu dute; Adegi Confebask-en elkartutako hiru Nagusien Elkarteetako bat da.
Gaur izenpeturiko akordioaren bidez, Innobasquek eta Adegik euskal ekonomiaren bigarren eraldaketa handia bultzatzen eta garatzen gogotsu lan egingo dute: Innobasquek, Euskadin Berrikuntza koordinatzeko eta bultzatzeko tresna gisa; eta Adegik aliatu estrategiko eta berrikuntzaren eta kultura ekintzailearen sustatzaile gisa, eta hori informazio-, prestakuntza- eta orientazioekintzen bidez, eta enpresa afiliatuak eurak garatuz joan diren ezagutza hedatzearen bidez.
Itun edo akordio honen helburua Adegiren eta Innobasqueren arteko lankidetza- eta koordinazio-esparrua ezartzea da, gerora ekintzak garatu ahal izateko berrikuntza eta gizarte-mobilizazioa sustatzeko proiektuan, euskal enpresaburuen foroen atxikimendua ahalbidetzeko; baita ere, elkarrekinsustapen-, zabalkunde- eta komunikazio-jardueratan parte hartzeko, batez ere aurten, 2008a Berrikuntza Urtea baita Euskadin.
Itun honek denbora aldetik iraunaldi mugagabea izango du, eta elkarren arteko jardunerako oinarriak ezartzen ditu, gero lankidetza-ildoak Jarduera Programa espezifikotan zehaztuko direlarik.
Adegi 1997an eratutako elkartea da, eta bertan Gipuzkoako 2.000 enpresa inguru daude gaur egun, industria, eraikuntza, merkataritza eta zerbitzuetako sektoreetakoak batez ere.
Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita ekintzailetzaespiritua eta sormena sustatzeko ere. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren eraldaketa handia gidatzea, eta gure Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza gaietan. Gaur egun Innobasquek 500 bazkide inguru ditu.
Gainera, Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan sartuta dago, eta Kontseilu hau zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzari buruzko politikan parte hartu, aholku eman eta lidergoa zertzeko organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Era berean lankidetza, behaketa, koordinazio eta sustapenerako organo gorena da ikerketa, garapen eta berrikuntzari dagokienean. Innobasquek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan parte hartzeak bermatu egiten du gure lurraldearen eraldaketan zuzenean diharduten eragile sozioekonomiko guztien kezkak ordezkatuta egongo direla.