Izen-ematea ekainaren 27tik uztailaren 29ra egin daiteke web gune honen bidez: www.becasinakigoenaga.org
Iñaki Goenaga Fundazioak, Innobasquen sartuak, izena emateko epea ireki du, eskaini dituen 255 espezializazio-beketakoren bat eskatu nahi duten gazte lizentziadunentzat.
Iñaki Goenaga bekak hainbat titulaziotako gazte lizentziadunentzat dira, espezializatu eta lan-munduan arrakastaz sartu nahi dutenentzat.

 

Becas Iñaki Goenaga

Aurten 255 beka eskeintzen dira 34 titulazio ezberdinetarako

Edizio honetan 34 titulazio baino gehiagotako bekak eskaintzen dira. Ingeniaritza eta zientzietako lizentziadunez gain, aurten humanitate, enpresa, zuzenbide, zientzia ekonomiko, psikologia, soziologia edo kazetaritzako lizentziadunak behar dira.

Bekek urtebeteko iraupena dute, beste urte betez luza daitekeelarik, eta hilean 1.200 € gordineko diru-kopurua dagokie.

Bekadunak ikerketa-proiektu batean sartuko dira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentroren batean egin beharrekoa urriaren 20tik aurrera.

Iñaki Goenaga Fundazioa

Iñaki Goenaga Fundazioaren helburua beka-programak sortu eta kudeatzea da, gazte ikertzaileak zientzia eta teknologia aldetik prestatzeko Euskadin, gero lan-munduan sar daitezen, horrela berrikuntzaren kultura sustatuz.

29 deialditan zehar 4.100 beka eman dira (beka bakoitza urtebeteko egonaldi gisa hartuta), eta horri esker lizentziadun berrien kopuru handi batek bere prestakuntza sakondu du eta gero lan-munduan sartu ahal izan da.

Uste da urteotan egindako lana oso onuragarria dela gizartearentzat hainbat arrazoirengatik.

  • Zientzia eta teknologia aldetik hartutako prestakuntzari esker, bekadunen ia %90 enpresa-munduan sartu da zuzen-zuzenean.
  • Beka hauek Euskal Herriko “Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistema” sendotzen lagundu dute, beka bukatzean bekadunetako asko Sareko Eragileetakoren batean sartu baitira lanera.
  • Programa hauek Berrikuntzaren Kultura zabaltzen dute Gizartean. Bekadunetako askok erantzukizun-postuak izaten dituzte enpresetan, eta gero horietantxe garatzen dituzte beren lanbide-karrerak.

Partekatu albiste hau