Bilbok azken urteotan bizi izan duen eraldatze-prozesu eredugarrian oinarria hartuta, World Café Europek Bilbora ekarri zuen World Caféren Europako bigarren topaketa handia joan zen ekainaren 5, 6 eta 7an.

The World Café

 

Bilbok azken urteotan bizi izan duen eraldatze-prozesu eredugarrian oinarria hartuta, World Café Europek Bilbora ekarri zuen World Caféren Europako bigarren topaketa handia joan zen ekainaren 5, 6 eta 7an.

Innobasqueren eskutik, aurtengo topaketarako aukeratutako izenburua hau izan zen: “Ikuspegi berria eraberritzeaz: Bilboko esperientzia”, eta Australia, Bolivia, Brasil edo Ameriketako Estatu Batuetako parte-hartzaileak erakarri zituen, Europa osoko herritarrekin elkarrizketan aritzeko.

Ekainaren 5ean tokian tokiko 11 kafe antolatu zituzten hainbat lekutan oso arlo desberdinetako -hezkuntza, osasun, enpresa, I+G+b, Toki Garapeneko Agentzia, gazteria, Gizarte Zerbitzu edo arte arloko- erakundeek.

Euskadi osoko 800 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten tokiko World Café horietan.

Hona hemen hausnarketa-guneen antolatzaileak, azterturiko gaiak eta parte-hartzaileen kopurua:

  • Bizkaiko Foru Aldundia – Gure erakundeetako jendearekin eta jendearentzat berritu – 90 pertsona

 

  • Eitb (Euskal Irrati Telebista) – Gizarte Erantzukizun Korporatiboa120 Pers.
  • Hezkuntza Administratzaileen Europar Foruma – Hezkuntza Euskal Herrian50 pertsona
  • Novia Salcedo Fundazioa – Nola prestatu gazteak etorkizunerako 25
  • Labein Tecnalia – Ekintzailetza eta Iraunkortasuna – 40
  • ANESVAD – Generoa eta Osasuna – 40 pertsona
  • Lan Ekintza – Hiritarren parte-hartzea hiriaren garapenean – 60
  • Langraizko espetxea – Giroa hobetzea espetxearen ingurunean – 120
  • Mondragon Unibertsitatea – Erakundeetan eta hirietan ikastea50
  • Deustuko Unibertsitatea – Coaching eta norberaren garapena – 160
  • World Rhythmic Café (Kafe esperimentala musika eta erritmoarekin) – 30

Euskal gizarteak egun aurrean duen eraldatze-prozesurako garrantzi berezia duten gaiak jorratu ziren Café horietan, eta solasaldi hauek sustatu nahi duten espirituarekin bat etorri ziren.

Adibide gisa, EiTB-Euskal Irrati Telebistarekin, Langraizko presondegian edo euskal Herriko hezkuntzaren etorkizunaz antolaturiko World Café-ak aipa genitzake:

EiTB-Euskal Irrati Telebistaren Café-rako hautaturiko hizpidea Gizarte Erantzukizun Korporatiboa izan zen. Topaketa hiru hizkuntzatan (ingelesez, euskaraz

world cafe eitb

eta gaztelaniaz) izan zen, eta 120 pertsona bildu zituen Euskal Irrati Telebistak Gizarte Erantzukizunarekiko konpromisoari eraginkortasun handiagoz nola erantzun diezaiokeen hausnarketa egiteko. Elkarrizketa horien emaitzek lagundu egingo diote EiTBri bere EGE (Enpresaren Gizarte Erantzukizun)-estrategia zehazten ondorengo urteotan.

 

EiTBren World Caféren ondorioak hemen ikus daitezke


 

Langraizko espetxea esparru aparta izan zen presondegi batean egin den lehenengo World Café-rako. Zuzendariak ongietorria eman zion presondegiko psikologoaren proposamenari: elkarrizketa egitea ea nola hobetu giroa espetxearen ingurunean. Barruko eta kanpoko 120 pertsona baino gehiago izan ziren (presoak, funtzionarioak, administratzaileak, politikariak, biktimak eta familiakoak), eta elkarrizketa horietan beren gogoetak eta gomendioak adierazi zituzten. Topaketaren emaitzekin egindako diseinu grafikoa preso baten eta graphic recorder baten lankidetzatik sortu zen. Café-an lorturiko emaitzak espetxearen kudeatzaileek erabiliko dituzte bertako preso eta langileentzat giro hobea sortzeko.

 

world cafe nanclares

Etorkizunean hezkuntzak izango dituen erronkak identifikatzeko, euskal hezkuntza-sistemaren hainbat eremutako 50 ordezkari elkartu ziren Durangon ekainaren 5eko arratsalde-gauean.

Euskadiko hezkuntzaren etorkizunaz FEAE-k antolatu zuen World Café-ak ateratako ondorioetako batzuk ezagutzeko, link honetan ikus dezakezu ekitaldiaren bideoa:

https://hezkuntb.blogspot.com/2008/07/world-cafe-en-educacion.html

Large World Café:

 

Ondorengo bi egunetan (6an eta 7an) 15 herrialdetako[1] 100 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren Café nagusian Euskalduna Jauregian eraberritzearen gaiaz. Adibide gisa Bilboren eraldaketa kontuan izanda, World Café hau gure erkidegoan, hiri edo/eta erakundeetan eraberritze-prozesuak oinarritzeko diseinatu zen, eta sormena suspertzeko. Gaiak hausnarketa eragitera bideraturik zeuden, parte-hartzaileak energiaz hornitzeko eta pertsona eta talde mailan eraldatze-prozesuak hasteko; baita eraldatze-prozesu horiek, bakoitza bere ingurune edo erakundean, lideratze aldera, ezagutza, esperientziak eta know how partekatzeko ere.

Ekitaldian izandako erakundeak hiru multzotan sailka daitezke: enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta hezkuntza-erakundeak.

Parte hartu duten enpresen artean zeuden: Danone Eaux France, EiTB, Hominex, Industrias Imar, Labein-Tecnalia, Neumayer-Tekfor Holding, TTI, Xchange Services UK Ltd, baita erakunde-aholkulari eta prestatzaile ugari ere.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeen artean Anesvad, Latinoamerika eta Karibeko United Nations Development Programme delakoko kideak eta AEBetako World Café Community Foundation-en ordezkariak. Hezkuntza-eremuko erakundeen artean Kaliforniako Santa Barbarako Fielding Graduate University, Herbeheretako Haarlem University, University of East London (UK)-eko Osasun eta Norberaren Garapenerako Institutua, Deustuko Unibertsitatea edo Ginebrako Unibertsitatea Suitzan.

Gero, ekitaldiaren barruan “Walking World Café” esperimental bat egin zen, eraberritze-prozesuei buruz partaideek eurek planteaturiko arazoen inguruan. Launako taldetan, berrikuntzak, sormenak, naturak eta tradizioak Bilboren eraldatze-prozesuan jokaturiko rola aztertu zen. Elkarrizketak oinarritzeko, erreferentzia gisa hartu ziren Gehry-ren Guggenheim, Calatravaren Zubizuri, Doña Casilda Parkea eta Euskalduna jauregia, garai bateko ontziolen gainean eraikia.

Oraingoz, World Café honi buruzko argazki batzuk hemen ikus daitezke:

https://www.flickr.com/photos/worldcafe/sets/72157604053473185/show

Partekatu albiste hau