Guztira 138 gaztek jaso dituzte gaur “Iñaki Goenaga” Zentro Teknologikoen Fundazioaren (IG-ZTF) 2008ko bekak. Derioko Laia Hotelean eman dira, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordea, Iñaki Telletxea, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, Ibone Amezaga eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, José Mª Villate.
|
Ekitaldia, Zientzia, Teknologia eta
Berrikuntzaren Astearen barruan sartzen da, eta bere goiburua “talentua, gure lehengaia” izan da,
horrela berrikuntzaren garapenerako pertsonak duen balioa azpimarratu nahi
delarik. Pertsonak eta horien ahalmen edo gaitasunak dira gure Herriaren
baliabide nagusia, herri txikia izan arren Europan eskualde berritzaileen
artean erreferentea izateko erronka daukagu eta.
IG-ZTF bekek 29 urte bete dituzte, eta bere
sustatzaileek diotenez, “1981az geroztik ezinbesteko erregaia izan dira gure
herrialdeko zentro teknologikoen eta enpresen ikerketa eta espiritu
berritzailea elikatzeko”.
Bere 29 deialdietan IG-ZTF-k 4.240 beka eman ditu, eta lizentziatu berri askori ahalbidetu diete heziketa
sakontzea eta gero lan-munduan sartzea.
Berrikuntzaren
kultura sustatzea
IG-ZTF-ren helburu nagusia Euskadin gazte
ikertzaileak zientzia eta teknologian prestatzera bideratutako beka-programak
sortu eta kudeatzea da, gero lan-munduan sar daitezen, horrela berrikuntzaren
kultura sustatuz.
Hasiera-hasieratik,
Fundazioaren beka-programa hauek Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza
eta Turismo Sailaren laguntza izan dute, eta Sail honek diru publikoa jarri
izan du Ikerketa Generikoko proiektuak (Ikerketa, Berrikuntza eta Doktorego
bekak) eta Ikerketa Estrategikoko proiektuak (Etortek bekak) finantzatzeko.
Fundazioak uste du urteetan zehar egindako lan
hau oso onuragarria izan dela euskal gizartearentzat hainbat arrazoirengatik:
- Zientzia
eta teknologia aldetik bekadunek jasotako prestakuntzak suposatzen du horien %90 inguru zuzenean enpresa-munduan
sartzen dela. - Beka
hauek Euskal Herriko
“Zientzia-Teknologia-Enpresa-Gizartea Sistema” sendotzea dute helburu,
bekadunetariko asko beka bukatzean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren
Euskal Sareko Eragileetakoren batean sartzen baitira. -
Berrikuntzaren
Kultura zabaltzea Gizartean. Bekadunetariko
askok ardura-postuak izaten dituzte gero beren ibilbide profesionalak
egiten dituzten enpresetan.