Inguralde-Barakaldoren garapenerako Udal Erakunde Autonomoak lankidetza-akordioa izenpetu du Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handia sustatzen elkarrekin lan egiteko helburuarekin.

Innobasque-Inguralde lankidetza akordioa

Hitzarmena Innobasqueko
zuzendari nagusiak -José María Villatek- eta Inguraldeko
lehendakariak -Alfonso García Alonsok- izenpetu dute

Hitzarmena Innobasqueko
zuzendari nagusiak -José María Villatek- eta Inguraldeko
lehendakariak -Alfonso García Alonsok- izenpetu dute; udal-sozietate publiko honen
jarduera enplegua eta Kultura Ekintzailea sustatzea da, udalerriko enpresa
txiki eta ertainak bultzatzea, eta gizarte- eta enpresa-berrikuntzako
proiektuak garatzea.

Gaur izenpeturiko akordioaren bidez, bai Inguralde eta bai Innobasque
buru-belarri lan egitera konprometitzen dira, euskal ekonomiaren bigarren
eraldaketa handi hau bultzatu eta garatzeko: Innobasquek Euskadin Berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko tresna
delako, eta Inguraldek, herritarrak
orokorrean eta arlo ekonomiko estrategikoak bereziki dinamizatu eta
sentiberatzen aritu behar duen baltzu edo sozietatea delako.

Itun edo akordio honen helburua bi erakundeen arteko lankidetza- eta
koordinazio-esparrua ezartzea da, gerora, Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen
bigarren eraldaketa handirako berrikuntza eta gizarte-mobilizazioa sustatzeko
proiektuan Inguralderen eta Innobasqueren artean ekintzak garatu
ahal izateko, eta heziketa edo prestakuntza bultzatze aldera sustapen- eta
komunikazio-jardueratan elkarrekin aritzeko.

Horren haritik, akordioan esaten da: “Bi aldeak ados daude koordinazioaren,
lankidetzaren eta sareko lanaren kulturan sakondu beharraz, baita Euskadin
berrikuntza erraztu eta bultzatzeko baliabideen espezializazioan eta
optimizazioan ere; eta hori era guztietako euskal erakundeen eta bereziki
Bizkaiko enpresa-ehunaren eta bere ekonomiaren lehiakortasuna areagotzeko,
euskal gizarte osoaren egungo eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzen
lagunduz”.

Akordio honek elkarren arteko
jardunerako oinarriak ezartzen ditu, eta gero lankidetza-ildoak Jarduera
Programa espezifikotan zehaztuko dira.

Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea,
Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita
ekintzailetza-espiritua eta sormena sustatzeko ere. Agentziaren helburua
Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren eraldaketa handia gidatzea, eta gure
Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza gaietan. Gaur egun Innobasquek 900 bazkide baino gehiago
ditu.

Inguralde Barakaldoko Udalaren enpresa publiko bat da,
1992an sortua, garai hartan Bizkaiko udalerri hau eta bere eskualdea
desorekatzen zuten langabezia-tasa kezkagarriei aurre egiteko helburua
zuelarik.

Barakaldo aurreratuagoa eta modernoagoa helburu duela, urteak igaro ahala, Inguraldek zerbitzuk berriak eskaini
ditu. Gaur egun ekonomia-ehun indartsu eta dibertsifikatua sortzen lan egiten
du, enplegua eta aberastasuna sortzeko gai izan dadin. Eta hori bere  Arloen bidez egiten du: Enplegu Sustapena,
Enpresak Sortzea, ETEak bultzatzea eta Proiektu Estrategikoen Garapena.

Zenbait ekimeni esker -besteak beste, OMIC
(Kontsumitzaileen arretarako bulegoa); Kulturnet (teknologiak jendartean
zabaltzekoa), Innobak (balio erantsi handiko Enpresa Zentro modernoak),
Behatoki Sozioekonomikoaren zerbitzua, Enplegu Feria, eta  Barakaldo Discovery World (berrikuntzaren
kultura barakaldarren artean zabaltzekoa)-, Inguralde nahitaezko
erreferente bihurtu da herritarrentzat eta enpresaburuentzat Toki Garapenari
dagokion guztian, horrela bultzatuz eskualdeko gizartearen eta ekonomiaren buru
izan nahi duen udalerria.

Partekatu albiste hau