Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek langune berritzailea sortu nahi du, bere espiritu ekintzaile eta sortzailea ongi hartuko duen egoitza

Gipuzkoa Berritzen-ek, Gipuzkoako
Foru Aldundiak
sustaturiko eta aldi berean Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian sartuta dagoen ekimenak, Rulot saritu
du; eta hori, Gipuzkoa Berritzen-ek, Miramongo Parke Teknologikoan kokaturiko
egoitza berria egokitzeko xedearekin, joan zen uztailean deitutako
ideia-lehiaketara Arkitektura Estudioak aurkezturiko proiektuagatik.

Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek Donostiako Parke Teknologikoan duen bulego
berriak langune berritzaile izan nahi du
ingurune pribilegiatu batean, non ari
baitira lanean oinarri teknologikoko hainbat enpresa.

Horregatik, Gipuzkoa
Berritzen-Innobasque
k lehiaketa honekin “langune berritzailea eraikitzeko
erronkan parte hartzera dei egin zien diseinatzaile edo/eta arkitekto guztiei:
hots, Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek garatu nahi duen espiritu ekintzaile eta
sortzailearentzat egokia eta egoitza berritik bultzatu nahi diren balioen
ispilu izango den gunea sortzera”.

Gipuzkoa Berritzen-Innobasqueren balio nagusietako bat, bere arduradunen arabera, “koherentzia
da, eta horregatik, bulego berria erreferente izatea nahi du, eta bertatik
bultzatuko den izaera berritzailearen ispilu, gune hori irekidura,
gardentasuna, iraunkortasuna, ingurumenarekiko begirunea, funtzionaltasuna,
aldakortasuna eta berrikuntza bezalako kontzeptuak arnastu, sentitu eta
ikusteko gune izan dadin”.

Ideia-lehiaketara guztira 14 proposamen aurkeztu ziren, “oso maila handikoak”,
sustatzaileen arabera. Epaimahaiak lehenengo saria Rulot Arkitektura Estudioari ematea erabaki zuen; Estudioa Arkaitz Lasa Adot, Santiago Noain Maura, Anabel Varona Martínez eta Carlos
Arruti Etxeberriak osatzen dute, eta Hotwax izeneko lana saritu diete.

Bigarren postuan Luix (Ixiar Ugalde & Lujan
Gurrutxaga) eta GO2 (Oihana Olloquiegui
& Arantza García Fermín) proposamenak geratu dira.

Lehiaketaren
antolatzaileek aipamen berezia egin diote ee0307 ikurritzeko proiektuari
(Xabier Ilundain Madurga & Aurora Sanz Navas), naturarekin loturiko giroak
sortze aldera iraunkortasun kontzeptuak sartu eta egin duten proposamenaren
orijinaltasunagatik.

Sari-ematea datorren urtarrilaren 30ean izango da Gipuzkoa
Berritzen-Innobasque
ren bulego berrietan,
Miramongo Parke Teknologikoan. Irabazleez gain, parte hartu duten proiektu
guztiak izango dira ikusgai Aretoan.

Bai Innobasque eta bai Gipuzkoa
Berritzen
gizartearen zerbitzura dagoen proiektua da, epe luzerako
proiektua, hor sartuta daudelarik gure gizarteko eragile garrantzitsu asko.
Gipuzkoa Berritzen-en 140 pertsonak parte hartzen dute 76 erakunderen
ordezkari, eta Innobasquen dagoeneko ia 1.000 erakundek parte hartzen dute,
horien artean daudelarik herri-administrazioa, enpresak, zentro teknologikoak,
prestakuntza-zentroak eta unibertsitateak.

Partekatu albiste hau