Industriaren Eraldaketa eta Sustapenerako Baltzuak (SPRI) aliantza estrategiko bat sinatu du gaur Bizkaiko Parke Teknologikoan Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin. Akordioaren helburua da Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko eta sozial handia bultzatu eta sustatzea.
Mauri |
Bi erakundeek berrikuntza sustatzeko gaitasuna eta
erantzukizuna daukaten beste eragile batzuekiko koordinazioa sustatuko dute, helburutzat
izanik indarrak batzea eta berrikuntzaren esparruan Europako erreferente
bilakatzeko ekintzak ugaritzea.
Mauri
Lazkano, SPRIko zuzendari nagusiak eta José María Villate, Innobasque,
Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak sinatu dute akordioa.
Gaur sinatutako akordio honen bitartez, SPRIk eta
Innobasque-k konpromisoa hartzen dute esparru horretan aktiboki eta elkarrekin
lan egiteko; Innobasque Euskadiko Berrikuntza koordinatzeko eta bultzatzeko tresna
izango da eta SPRI, berriz, enpresak mobilizatzeko aliatua. Azken honek ildo estrategiko batzuk jarraituz egiten du
bere lana, betiere helburutzat harturik EKITEA, BERRITZEA, HAZTEA eta
NAZIOARTEKOTZEA.
SPRI eta Innobasque-n arteko aliantza, berrikuntza gaietako
estrategia publiko-pribatuaren barruan sartzen da eta bere xedea da, batetik,
gaur egun bi antolakundeek dauzkaten jarduera ildoak indartzea eta, bestetik,
elkarrekin lan egiteko eremu berriak ezartzea.
Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabekoa, bi
helbururekin sortua: Euskadiko berrikuntza bultzatzea bere esparru guztietan
eta espiritu ekintzailea eta sormena sustatzea. Une honetan Innobasque-k 1.005 erakunde hartzen ditu bere baitan, eta hauen Gobernu Organoetako
funtzionamenduan 1.010 enpresa, erakunde eta gizarte lider daude inplikatuta. Era
berean, Berrikuntzaren aldeko Euskal Aliantzak dagoeneko 101 antolakunde dauzka,
eta palanka honen bitartez berrikuntza arloan dauzkaten helburuak lerrokatzen
dituzte. Hain zuzen ere, aipatutako laguntza palanka horren baitan sartzen da
sinatu berri den aliantza.
Bere aldetik, SPRIk laguntza eta aholkularitza ematen die
euskal enpresei fase desberdinetan, administrazio publikoaren programa aktibo
guztiak eskainiz. SPRI erreferentzia izan liteke edozein enpresarentzat
(hasiera fasean, hazkunde fasean, prozesuak/zerbitzuak berritzeko fasean nahiz
nazioartekotzeko fasean egon), eta bertatik, helburuak lortzeko behar duen
laguntza guztia lortu. Nazioartekotze eremuan, SPRIk kanpo sare zabala dauka 51
bulego dituelarik atzerrian, non laguntza eta aholkularitza zerbitzua
eskaintzen baitzaie atzerrian instalatuta dauden edo instalatu nahi duten
enpresei.