“Arizmendiarrietaren Lagunak” Elkarteak (Jose Mª Arizmendiarrieta egungo MCCren oinarriak jarri zituen apaiza izan zen) lankidetza-akordioa izenpetu du gaur Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handiaren alde elkarrekin lan egiteko helburuarekin.

La Asociación de Amigos de José Mª Arizmendiarrieta firma un acuerdo de cooperación con Innobasque

Jose Mª Larramendi Kalzakortak, “Arizmendiarrietaren Lagunak” Elkarteko lehendakaria eta José
Mª Villate, Innobasqueko zuzendari
nagusia.


Hitzarmena José
Mª Villatek, Innobasqueko zuzendari
nagusiak
, eta Jose Mª Larramendi Kalzakortak, “Arizmendiarrietaren Lagunak” Elkarteko lehendakariak, izenpetu
dute; elkarte honen helburuen artean daude: “1976an zendu zen Jose Maria
Arizmendiarrietaren figurari bizirik eustea, haren biografia pertsonala,
inspirazio-iturri izan zituen balio humanistak, gizarte-ideiak, dimentsio
espirituala, ekarpen praktikoak eta haren bizitzako beste edozein alderdi
esanguratsu; haren ideia eta Obrari buruzko hausnarketa eta egokitzapena
sustatzea, etengabe gaurkotu eta garatzeko”.

Akordioaren helburua da lankidetza
eta koordinaziorako esparrua ezartzea, gerora ekintzak garatzea ahalbidetzeko “Arizmendiarrietaren Lagunak”
Elkartearen eta Innobasqueren artean
Euskadiko bigarren eraldaketa handirako berrikuntza eta gizarte-mobilizazioa
sustatzeko proiektuan.

Koordinazio hori bultzatzeko, “Arizmendiarrietaren Lagunak” Elkartea
Innobasqueko bazkide egingo da eta Innobasqueko
Zuzendaritzako Kontseilu Betearazleetan parte hartuko du. Halaber, “Arizmendiarrietaren Lagunak” Elkarteak
antolaturik gaur izenpeturiko Akordioaren jarduera-esparruan sartzen diren
programa eta estrategiei buruzko Foro edo Lan-taldeetan parte hartuko du Innobasquek.

Innobasque erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin
eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, espiritu
ekintzailea eta sormena sustatzeko. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomia eta
gizartearen bigarren eraldaketan lider izatea da eta berrikuntza-arloan Euskadi
Europan erreferente bihurtzea.

Bere helburu nagusietako bat euskal
erakundeen eta ekonomiaren lehiakortasuna areagotzea da lehen, bigarren eta
hirugarren sektoreetan, eta euskal gizarte osoaren egungo eta etorkizuneko
bizi-kalitatea hobetzea.

Bestalde, “Arizmendiarrietaren Lagunak” Elkartea irabazi asmorik gabeko
elkartea da; izaera independentea du, akonfesionala da, eta humanismoaren
balioak egungo enpresari aplikatzea garapen-aukerak sortzeko bidea dela uste
duen edonorentzat irekita dago.

Halaber, Mondragon
kooperatiba-esperientzian parte hartu izan duten edo hartzen duten guztien
elementu integratzailea da, bai kooperatibaren batean bazkide langile izan
direlako edo bai beste sozietate edo erakunderen batean parte hartu eta bertan
pertenentzia-zentzua edo proiektu partekatuaren zentzua aurkitu dutelako.
Halaber, enpresak bere gizarte-erantzukizunari erantzunez etengabeko
egokitzapenean humanismoa aplikatzeari buruzko ezagutza unibertsalaren elementu
integratzaile gisa lan egiten du Elkarteak, eta alde horretatik irekita dago
apaiz bizkaitar honen ideia eta lanarekin gogo-kidetasuna sentitzen duten
guztientzat.

Partekatu albiste hau