Bilbon enplegua sustatzeko udal elkartea den Lan Ekintzak lankidetza hitzarmen bat sinatu du gaur goizean Berrikuntza Garatzeko Euskal Agentzia den Innobasquerekin, Euskadin berrikuntzaren alde egin eta beroren garapena bultzatzeko, eta izpiritu ekintzailea eta sormena sustatzeko xedez.


lan ekintza

Hitzarmena sinatu dutenak Lan Ekintzako presidente
eta Enplegua, Gazteria eta Kirola Saileko zinegotzi ordezkari den Jon Sustatxak
eta Innobasqueren presidentea Pedro Luis Uriarte izan dira

Hitzarmena sinatu dutenak Lan Ekintzako presidente
eta Enplegua, Gazteria eta Kirola Saileko zinegotzi ordezkari den Jon Sustatxak
eta Innobasqueren presidentea Pedro Luis Uriarte izan dira. Bi erakundeok batera
egingo dute lan Euskadin berrikuntzaren alde egin eta bultzada bat emateko eta,
horren ondorioz, euskal erakundeen eta Bilbo eta inguruneko ekonomia
ehunduraren lehiakortasuna hobetzeko ikusi duten beharrari aurre egiteko. 

Akordio horren arabera, Lan Ekintza Innobasqueren
bazkide izango da eta Berrikuntzarako Euskal Agentziaren zuzendaritzarako
Kontseilu Betearazleetan parte  hartuko
du. Bere aldetik, Innobasquek konpromisoa hartzen du akordioaren jarduketa
arloarekin lotutako programak eta estrategiak egiteko Lan Ekintzak antolatutako
Foro edo Lan Taldeetan parte hartzeko.

Bi erakundeok lan arlo komun batzuk ezarri dituzte:
Teknologia Berrikuntza, Sozietate Berrikuntza, Enpresa Eraldaketa, Berrikuntza
Sistemaren Nazioartetzea eta Enpresa Ekimen Aurreratua. Berrikuntza sustatzeko
helburua erdiesteko, beste gizarte- eta ekonomia-eragile batzuekiko
koordinazioa ere sustatuko dute.

Lan Ekintzak eta Innobasquek batzorde bat sortuko
dute, akordioaren jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratuko dena. Gainera,
jarduketa, lankidetza eta hedapenerako programa bat ere sartu da, euren
sozietate erakundeei kudeaketaren berrikuntza gaietan sentsibilizatzeko. 

Mentoring eta Aurreikuspen

Hitzarmen honen sinadurak, Bilboko Lan Ekintzak antolatzen eta sustatzen
duen mentoring prozesuan Innobasqueren bazkide batzuk parte hartuko dutela
suposatzen du. Mentoring prozesua enpresa eta enpresari jakinduek berriei bere
erabakiak hartzeari eta ekintzailetasunari buruzko jakintza zabaltzean datza.

Honez gain, Innobasqueren
aditu taldeak udal erakundea aholkatuko du aurreikuspen joerak aurkitzeko
lanean, batez ere datuak hausnarketan.

Partekatu albiste hau