Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko 50 kideek (bertan zirenek eta botoa ordezkatzea eskatu dutenek) aho batez onartu du gaur Guillermo Ulaciaren hautagaitza Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente izateko. Bi urterako agintaldi honetan presidente berriak zera nahi du: “are aurrerago joatea sakon garatzeko Eraldaketa Proiektu honen oinarrian dagoen itun publiko-pribatua”.

ulacia

Ulaciak goretsi egin du aurreko presidenteak egindako lana, denbora horretan “Innobasquek oinarria sortu baitu gure etorkizunerako lehentasunezkoak diren proiektuak bultzatzeko, eta gure ibilbidearen bigarren etapa honetan ahalik eta etekinik handiena atera behar diogu egindako inbertsioari. Azken batean, talentu hau guztiau ekintzarantz mobilizatu behar dugu”. Guillermo Ulaciak Innobasqueren etorkizuneko erronketan zentratu du bere hitzaldia: erronka horiek 2010-2011 Ekintza Planean geratuko dira jasota, eta Plana Batzar Berezi bati aurkeztuko dio datorren urteko urtarrilean.

“Ezinezkoak ziruditen gauzak egin ditugu”

Pedro Luis Uriartek Zuzendaritza Batzordeari eskertu dizkio bere laguntza eta dedikazioa “Euskadirentzat ezinbestekoa” den Proiektu hau abian jartzerakoan; eta hor eremu publiko eta pribatuaren ekarpenak funtsezkoak izan dira, gaur egun jada nazioarteko erreferentzia bihurtu den berrikuntza-kontzeptu bat garatzeko errekorrezko denboran. Uriarteren arabera, “Euskadin abiarazi dugun eraldaketa-mugimenduak honetarako balio izan du: berrikuntza gizarte osoaren etorkizuneko estrategien zati bihurtzeko. Euskadin pentsaturiko estrategia izan da, gai hauetan abangoardiako garapenekin sintonian dagoena, eta horri esker kokatu gara estatistiketan talentua erakartzeko maila globalean lehian dabiltzan Europako eskualdeen talde txiki baten barruan. Gaur egun berrikuntza globalaren “Hot Spots” horietako bat gara dagoeneko”.
Bere hitzaldian, Pedro Luis Uriartek luze eta zabal aipatu ditu Innobasquek egindakoak ia bi urteko ibilaldi honetan: “berrikuntzan berrikuntza txertatu dugu. Ekimen barreiatuak (Saretek, Ezgautzaren Clusterra, Eurobulegoa, Gipuzkoa Berritzen eta Iñaki Goenaga Fundazioa) bateratzea lortu dugu; zorroztasunez kudeatzea; lantalde indartsu bat sortzea, berrikuntzan “bikaintasun-gune” baten oinarri izan daitekeena; proiektu global bat bururatu, zehaztu eta garatzea; gizarte zibilaren gaitasunak esnatu edo iratzartzea; biziki sentiberatzea; eta hortik gauzatze zehatzak erator daitezen lortzea. Garrantzi gutxiagokoa ez den zerbait, Euskadiren irudia proiektatu dugu nazioartean balio estrategikoa duen eremu batean, nola baita berrikuntzarena, Administrazio Publikoaren ekintza osatzeko ikuspegiarekin, Euskadin bertako eta hemendik kanpoko kolektiboetara iritsiz”.
Orain arte egindakoek jarraipena izango dute Guillermo Ulaciaren lidergo pean, eta bere eskuzabaltasuna eta konpromisoa eskertu dizkio Pedro Luis Uriartek. “Erabat pozik nago Innobasqueren lekukoa Guillermoren eskuetan uzten dudalako; nire aldetik erabateko laguntza izango du berak, eta konfiantzarik handiena eskatzen dut berarentzat”.

 Bere hitzaldian, Pedro Luis Uriartek luze eta zabal
aipatu ditu Innobasquek egindakoak ia bi urteko ibilaldi honetan: “berrikuntzan berrikuntza txertatu

Pedro Luis Uriarte

dugu.
Ekimen barreiatuak (Saretek, Ezgautzaren Clusterra, Eurobulegoa, Gipuzkoa
Berritzen eta Iñaki Goenaga Fundazioa) bateratzea lortu dugu; zorroztasunez
kudeatzea; lantalde indartsu bat sortzea, berrikuntzan “bikaintasun-gune” baten
oinarri izan daitekeena; proiektu global bat bururatu, zehaztu eta garatzea;
gizarte zibilaren gaitasunak esnatu edo iratzartzea; biziki sentiberatzea; eta
hortik gauzatze zehatzak erator daitezen lortzea. Garrantzi gutxiagokoa ez den
zerbait, Euskadiren irudia proiektatu dugu nazioartean balio estrategikoa duen
eremu batean, nola baita berrikuntzarena, Administrazio Publikoaren ekintza
osatzeko ikuspegiarekin, Euskadin bertako eta hemendik kanpoko kolektiboetara
iritsiz”.

Orain arte egindakoek jarraipena izango dute Guillermo Ulaciaren lidergo pean, eta
bere eskuzabaltasuna eta konpromisoa eskertu dizkio Pedro Luis Uriartek. “Erabat pozik nago Innobasqueren lekukoa
Guillermoren eskuetan uzten dudalako; nire aldetik erabateko laguntza izango du
berak, eta konfiantzarik handiena eskatzen dut berarentzat”.

“Talentu berritzailea eraldaketa-ekintzetara bideratuko dugu”

Guillermo Ulaciaren izendapena aho batez onartu da Zuzendaritza Batzordeak
gaur Zamudion egin duen bileran. Karguan berretsia izan ondoren, Innobasqueko
presidente berriak hitzaldi labur bat egin du, lehenik Pedro Luis Uriarteri
eskertzeko denbora honetan egin duen lana: “gizarte
osoak aitortu eta zuzentasunez balioestea merezi duten lorpenekin”
.
Bestalde, estrategia publiko-pribatua garatzen jarraitu beharra azpimarratu du
Ulaciak, zehar-ikuspegiarekin, horretarako beharrezkoa delarik “inplikatu guztiekin elkar harturik lan
egitea”.
Guillermo Ulaciaren arabera, “berrikuntzaren
protagonismoa sistema honen eragileetako bakoitzarengan dago, eta gure erronka nagusia
gure bazkideen giza eta adimen-kapital handia eraginkortasunez kudeatzea da,
ekintza eraldatzaileetara mobilizatuz”.
Horren haritik, urteotan egindako
lana azpimarratu du presidente berriak, eta “oinarririk
onena”
dela esan du. Ulaciaren hitzetan, “bi aktibo nagusi dauzkagu: Innobasquerekin buru-belarri kolaboratzen
duzuenon eskuzabaltasuna, eta proiektu partekatu batean parte hartzeko duzuen
ilusioa”.

Innobasqueren etapa berri hau abiatzerakoan, Guillermo Ulaciak konpromiso
bat hartu du: 2010-2011 Ekintza Plana aurkeztea datorren urtarrilaren
bukaerarako deituko den Batzar Berezian. Batzar honek berretsi beharko ditu
Zuzendaritza Batzordearen gaurko erabakiak, baita Elkartearen estatutuzko beste
gai batzuk ere.

Partekatu albiste hau