Berrikuntzaren Kudeaketaren Profesionalentzako Nazioarteko Elkarteak (ISPIM) Bilbo aukeratu du bere hurrengo biltzarra egiteko; hori ekainaren 6 eta 9an izango da, eta berrikuntzaren kudeaketan adituak diren 300 lagun baino gehiago elkartuko dira: ikertzaileak, enpresaburuak, aholkularitza-eremuko profesionalak eta mundu-mailako berrikuntza-politiken arduradunak.
Ekitaldia,
edizio honetan “Berrikuntzaren dinamikak” gaiaren ingurukoa, Innobasque Berrikuntzaren
Euskal Agentziak hartuko du eta berau izango da anfitrioi. Hain zuzen ere,
Innobasquek aste honetan egin dio harrera ISPIM Zuzendaritza Batzordeari,
Euskal Herrira etorri baita zuzenean ezagutzeko Biltzarra egingo den lekua, eta
ekitaldia egin aurreko azken xehetasunetan lan egiteko.
ISPIM
XXI Biltzarrak hiru euskal erakunderen babesa du, gainera: BBVA, Lan Ekintza
eta BAI – Bizkaiko Berrikuntza Agentzia, proiektuari beren laguntza eman diote
eta.
Biltzarra
ISPIM
sareko pertsonak nazioarteko biltzarrean batzen dira urtero, egoitza txandakatu
egiten da kide diren herrialdeen artean, eta hainbat eremutan berrikuntzaren
inguruan azken joerak eta zertutako proiektuak eztabaidatzen dira. XXI.
edizioan landuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira:
- Lankidetza eta berrikuntza birtuala
- Kulturaren eta aniztasunaren kudeaketa berrikuntzan.
- Ekintzailetza eta intraekintzailetza
- Finantza-berrikuntza
- Berrikuntza sektore publikoan
- Negozio-eredu berritzaileak eta balioa sortzea
- Ikaskuntza eta heziketa berrikuntzan
- Berrikuntzarako ezagutza-sareak
- Berrikuntzarako liderrak
- Berrikuntzaren kudeaketa eta neurketa
- Berrikuntzarako metodoak eta tresnak
- Berrikuntzarako sareak eta clusterrak
- Antolaketa-sormena eta ideien sorkuntza
- Eskualde-berrikuntza eta lehiakortasun globala
- Teknologiaren transferentzia
Biltzarraren
formatuan berrikuntzari buruzko lanak (papers) aurkezteko saioak, lantegi
interaktiboak eta eztabaida-panelak sartzen dira, eta aldi berean ingurune ezin
hobea eskaintzen du mundu osoko profesionalekin networking egiteko.
Ekainean
Bilbon izango den ekitaldian azpimarratzekoa da garrantzi handiko hizlariak,
adibidez, Matt Kingdon,¿What If! The
Innovation Company-ren presidentea eta sortzaile-kidea; Joe Tidd, SPRU, Sussex-eko Unibertsitateko irakaslea (Erresuma
Batua); eta Jon Azua, e-novatinglab
Group-en presidentea, CEO eta sortzailea. Halaber, 23 txosten aurkeztuko
dituzte euskal erakundeek.
Argibide
gehiago: https://conference.ispim.org/