Espainia osoko 32 ekipok erantzungo diote aurten planteaturiko erronkari: biosendagaiak, ikerkuntza-proiektu baten, proiektu tekniko baten eta robot bat diseinatu eta programatzearen bitartez.


Descargar nota de prensa (PDF, 863 Kb)

Audio

Fuente: Irekia – Gobierno Vasco

  • FIRST LEGO LEAGUE (FLL) Nazioarteko torneo bat da kirol-formatua duen gertaera batekin, zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen dituena, bai eta berrikuntza, sormena eta ekipo-lanaren balioak sustatzen dituena.

Espainiar finalaren irabazleak St. Louisen (Estatu Batuak) izango den World Festivalen edo Eindhovengo (Holanda) europar finalean esku hartuko dute.
Bilbo, 2011ko martxoaren 3. Guillermo Ulacia, Innobasqueko lehendakariak; Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako Sailburuordeak; Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako Sailburuordeak; Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak eta Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanen Zuzendariak eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako Arizmendi-Ikerlan ekipokide batzuek (Gipuzkoa) aurkeztu dute gaur FIRST LEGO LEAGUE ESPAÑA (FLL)en finala, Innobasqueren ekimena, zeinen erronka mundu osoan aurtengo aldirako egina “BodyForward” izan baita edo “Biosendagaiak”. Espainia osoko 9 eta 16 urte bitarteko 300 etorkizuneko zientzialari baino gehiago etorriko dira Euskadira, datorren martxoaren 12ab, larunbatean, espainiar finalean esku hartzera;lehen aldiz egingo da Bilbon, zehazki Bizkaia Aretoan (UPV/EHUko Paraninfoan, Abandoibarra hirib., 3). Gainera antolaerak 120 boluntarioren lankidetza eskuzabala ere badu

Bilbo hautatu dute final hau bere baitan hartzeko txapelketaren inguruan sortutako konpromiso-ingurunearengatik tarteko diren eragile desberdinen aldetik:teknologia-zentroek, enpresek, babesleek, bai eta parte-hartzaile guztiek erakutsi duten inplikazio sendoak, haien senideek eta heziketa-zentroek. Hala FLLen esku hartzen duten 26 ekipoak espainiar finalerako sailkatu dira: “Laurobang” Lauro Ikastolakoa, “Arizmendi Ikerlan” Arizmendi Ikastolakoa, “Overclock Axular Taldea” Axular Ikastolakoa, “LSBideluze” La Salle Berrozpekoa eta “Prototype” Leintz Gatzagakoa.

“Euskal berrikuntzak FLLen jokatzen du”
Guillermo Ulacia, Innobasqueko lehendakariak azpimarratu du “gure etorkizun sozio-ekonomikoa berrikuntzaren kultura gizartera hedatzetik pasatzen da. Ildo horretatik, adierazi du “gaur eta hemen euskal berrikuntzaren protagonistak First Lego Leaguen jokatzen dute”.

Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak kontsideratzen du FLLek “era oso parte-hartzailean eta estimulagarrian konbinatzen dituela sortzea eta aplikatzea. Jarduera mota honek osatu egiten dute heziketa-sistema, zientzia- eta teknologia-bokazio sustatuz, ez baitugu ahaztu behar urriak direla, eta neskek eta mutilek ikasketa horien aldeko apustua egin dezaten bultzatzen dute. Haiek aterako dute aurrera euskal sistema ekoizlea, eta beharrezkoa zaigu haien suharra, haien lidergoa elikatzea”.

Bestalde, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak, baieztatu du “bere Industria Sailetik funtsezkotzat dugu ez bakarrik orainaldiko beharrak kontuan hartzea, baizik eta geure etorkizun ekonomikoa prestatzea, izan ere, zalantzarik gabe, zientzian eta teknologian gaitasun espezifikoak, eta enpresa berritzaileagoak arrakastaz bultzatzeko gai izatea beharko dituzten pertsonek eramango baitute aurrera. Mundu bat sortu beharra daukagu, non gure gazteek etorkizuneko zientziaren eta teknologiaren lider bihurtzearekin amets egingo duten.

Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaia Campuseko erretoreordeak, azpimarratu du “torneoa murgiltze bat dela gazteentzat zientziaren eta ingeniaritzaren lehen jardunean, ideiak sortzen eta arazoak ebazten. Lehen murgiltze bat zientzia-munduan, bataio moduko bat bide zientifiko eta tekniko berriak irekitzen dituena gazteentzat, gero Unibertsitatean heldu daitezkeenak karrera unibertsitarioetan, gradu ondokoetan eta ikerkuntzan. Gainera FLLek irekitzen duen ikuspegia jakin-minean (natural/zientifiko) eta sormenean oinarritzen da, zientzia aitzinarazteko oinarri naturalak. First Lego Leaguek lagundu egiten du unibertsitate-ikerkuntzara, ezagutzaren transferentziara eta biharko berrikuntzara gazte-bokazio berriak irekitzen.

Azkenik, Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendariak azaldu du “hasieratik partekatu ditugu First Lego Leaguerekin balio berak: berrikuntza, sormena eta ekipo-lana. Euskalteleko pertsonok islaturik ikusten ditugu geure buruak kontzeptu horietan, zeren barneratuta baititugu geure egunerokoan. Balio horiek bultzatzen gaituzte telekomunikazioetako puntarengo zerbitzuak eta produktuak merkatuari eskaintzera”.

Torneoaren dinamika

FIRST (For Inspiration and Recognition of Science and Technology) LEGO LEAGUE nazioarteko torneo bat da kirol-gertaeraren formatua duena, zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen dituena, bai eta berrikuntza, sormen eta ekipo-lanaren balioak sustatzen dituena. Torneoaren xedea hezi, dibertitu eta, batez ere, neska-mutikoak motibatzea da.

Aurten mundu osoan egindako erronka “Body Forward” edo “biosendagaiak” da. Lehiaketak ekipoek garatu behar dituzten ikaskuntza-barrutiko proposatzen ditu. Lehena proiektu zientifikoa da, eta bertan esku-hartzaileek arazo erreal bat identifikatzen dute erronkarekin zerikusi aduena eta soluzio berritzaile bat eskaintzen dute, gainera, bere erkidegoarekin partekatu behar dutena. Bigarrenik, ekipo bakoitzak epai-mahaiaren aurrean bere proiektu teknikoa defendatu beharko du, zeinean jasotzen eta dokumentatzen baitituzte zer zailtasun aurkitu dituzten robota diseinatu eta programatzean. Lehiaketa robotikoak robot bat eraiki behar dute “Lego Mindstorm” kitetik abiatuta eta hura programatu erronkarekin zerikusia duten egiteko sail bat osatzeko. Azkenik, ekipo-lanaren barrutian, gazteek azalduko duten nola antolatu diren, rol desberdinak beren gain nola hartu dituzten, beren entrenatzaileekin izan duten harremana eta aurkitu dituzten zailtasunentzat irtenbideak nola aurkitu dituzten.

Kontua da ekipoek loturak ezartzea robotaren misioen artean, erronkaren izaera zientifikoa ulertu eta gara dezatela eta soluzio berritzaileak eskain ditzatela haiek planteaturiko arazoentzat.

Espainiar finalaren irabazleak St. Louisen (Estatu Batuak) izango den World Festivalen edo Eindhovengo (Holanda) europar finalean esku hartuko dute.
Torneo hau urtero egiten da 1998tik. Oraingo aldian 60 herrialdetako 155.000 eskolaumek baino gehiagok esku hartzen dute 12.000 ekipo baino gehiagotan taldekaturik. Antolaerak 40.000 boluntarioko sare bat mobilizatzen du mundu guztian dauden 400 torneoen inguruan.

Kooperatzaileak
FLLren kooperatzaile dira torneoaren egunean garatzen diren eginbehar desberdinetako boluntarioak: arbitroak, epaileak, logistika-arduradunak, zuzendaritza teknikoa edo ekipo-trafikoaren zuzendaritza, besteak beste. Aldi honetan, enpresa-, heziketa-, administrazio- eta ikerkuntza-munduko 120 pertsona batu dira era altruistan FLLrekin, belaunaldi berrientzat inspirazio-gai izateko konpromisoarekin.

Innobasquek eragile estrategiko askoren inplikazio eta lankidetza izan du hala nola Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioarena FECYTen bitartez (Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa); Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitateen Sailarena; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarena; UPV/EHUarena; Euskaltel; Iñaki Goenaga Fundazioarena; GMV eta Tecnalia eta Gaiker-IK 4 teknologia-zentroena.

Partekatu albiste hau