THE SANTPERENCS (Bartzelona) lehiaketako ekiporik osoena izan da, hau da puntuazio handiena lortu duena lau kategoria nagusietan, haietako bakoitzak balio bera duelarik: proiektu teknikoa, proiektu zientifikoa, lehiaketa robotikoa eta ekipo-lana.
FLL ESPAINIA-N SARITUTAKO EKIPOAK
FLL Espainia-ren erabateko irabazlea
THE SANTPERENCS (BARTZELONA)
Lehiaketako ekiporik osoena izan da, hau da puntuazio handiena lortu duena lau kategoria nagusietan, haietako bakoitzak balio bera duelarik: proiektu teknikoa, proiektu zientifikoa, lehiaketa robotikoa eta ekipo-lana.
SARI NAGUSIAK
Proiektu zientifikoa OVERCLOCK AXULAR. AXULAR LIZEOA (DONOSTIA)
Ekipo honek frogatu du bere osakideak kritikoak direla ikerkuntzan, ideia eta soluzio aplikagarrien ekarpena eginez mundu errealari lan agortzaile bati esker.
Proiektu teknikoa LA VALL PIM PAM (BARTZELONA)
Bere berrikuntza eta sormenarengatik robotaren diseinuan eta programazioan harridura sortu duen ekipoa da.
Mahai robotikoko txapelduna CUPIANA (MALAGA)
Sari hau lehiaketa-mahaian estrategia, diseinua eta robotaren programazioari esker puntu gehien lortu dituen ekipoarentzat da.
Ekipo-lana LAUROBANG. LAURO IKASTOLA (LOIU, BIZKAIA)
Konfiantza, energia eta trebetasun handiak problemak ebazteko eta talde-dinamika sendoa erakutsi dituzte.
BESTE SARI BATZUK
FLL-Core Values Espiritua. SAPIENTES (MADRID)
Ekipo honek FLL balioen erakustaldia eman du: ekipo-lana, joko garbia, esperientziak besteekin partekatu, profesionaltasuna, aurkitzea irabaztea baino garrantzitsuagoa da eta jostaketa!
Promesa gazteak ARGONAUTES (BARTZELONA)
Epai-mahaiak kontsideratzen du ekipo honek etorkizuneko erronketan proiektu handiak burutuko dituela.
Denentzako diseinua. JEROLEGO (ASTURIAS)
Parte-hartzaile hauek diseinuaren printzipio unibertsalak txertatu dituzte soluzio praktiko eta edozein adinetara egokitutakoen bidez, edozein eragozpen gaindituz, ingurunearekiko eta pertsonenganako errespetua sustatuz.
Entrenatzaile hoberena. EDORTA ARANA,. PROTOTYPE. LEINTZ GATZAGA (GIPUZKOA)
Teknologiarekin harremanetan sartzearen grina eta onurak haurrei helarazten jakin duen helduaren saiamenarentzat da sari hau.