Enpresa sozial berritzailea enpresa-hazkundeko estrategia bat da joera global batean txertatua, eta horren arabera balio soziala balio lehiakor bat da, aberastasuna eta enplegua sortzeko gai dena, gizarte sarkariak eraikiz. Hartara, enpresa sozial berritzaileak estali gabeko behar sozialak hautematen ditu eta haiek asetzean negozio-eredu errentagarri bat sortzen du, krisi ekonomikoari aurre egiteko gai dena, lanpostu berriak eta inguruan aberastasuna sortuz.
- Enpresa sozial berritzailea enpresa-hazkunderako estrategia bat da joera global batean txertatua.
- Hiru empresa ekimen aurkeztearen bitartez agerian jartzen da balio soziala balio lehiakor bat dela.
- Innobasquek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Zaintzalan, Vívelo Travel eta Dokudea enpresa sozial berritzaileekin.
Bilbo, 2011ko irailaren 27. Enpresa sozial berritzailea enpresa-hazkundeko estrategia bat da joera global batean txertatua, eta horren arabera balio soziala balio lehiakor bat da, aberastasuna eta enplegua sortzeko gai dena, gizarte sarkariak eraikiz. Hartara, enpresa sozial berritzaileak estali gabeko behar sozialak hautematen ditu eta haiek asetzean negozio-eredu errentagarri bat sortzen du, krisi ekonomikoari aurre egiteko gai dena, lanpostu berriak eta inguruan aberastasuna sortuz.
Euskadin, ekonomia sozialak –sektore horretan txertatzen da enpresa soziala– 62.615 pertsona enplegatzen ditu, EHAEko enplegu guztiaren %6,3 dena eta 2.928 milioi euroko Balio Erantsi Gordina (BEG), hau da, autonomia-erkidegoko BEGaren %4,3.
Innobasque– Berrikuntzako Euskal Agentziak enpresa sozialaren sentsibilizazioan eta aitortzan lan egiten du, bai eta enpresa-sorkidetzako prozesuak laguntzen ere, Laugarren Sektoreko bere dinamika eraldatzailearen bitartez. Horregatik antolatu du “Enpresa sozial berritzailea” jardunaldia eta bertan honako hauek parte hatu dute: Alfonso Gurpegi, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordea; José Luis del Val, Deustuko Unibertsitateko Ikerketa, Berrikuntza eta Transferentziako errektoreordea; Txema Franco, Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia, Nekane Arbaiza, Zaintzalanen sustatzailea; Ander Pomposo, Vívelo Travelen sortzailea; Félix José Alvarez, Dokudearen sustatzailea; bai eta Pablo Angulo, José María Villate eta Guillermo Ulacia, Innobasqueko programen zuzendaria, zuzendari nagusia eta lehendakaria direnek, hurrenez hurren.
Euskal eredua
Txema Fancok, Innobasqueko lantaldeko (i-talde) kide den heinean “Enpresa social berritzailea” txostena aurkeztu du. Argitalpen honek mundu guztian indarrez azaleratzen ari den antolaera hauek joera global batean txertatzen ditu. Enpresa soziala oinarrizko ataltzat hartzen da sistema sozial eta ekonomikoetan, bai eta krisitik irteteko era bat ere, nazioartean abian jartzen ari diren ekimen, programa eta polítika desberdinek erakusten dutenez. Hala, Obama Administrazioak Gizarte Berrikuntza eta Hiritarren Partaidetzarako Bulegoa sortu du. Erresuma Batuan, adibidez, Britainiar Kabineteak Enpresa Sozialeko ministro bat du.
Euskadin, konpromiso soziala erroturik dago negozioak egiteko eran eta dagoeneko badira arrakasta-kasuak eredu propio bat susmarazten dutenak, balio sozialak balio ekonomikoa eta lehiakortasuna sor ditzakeela frogatzen dutenak. Michael Porter, lehiakortasunean aditu prestigiotsua denak dio “negozioek lotu egin behar dute enpresa-oparotasuna aurrerapen sozialarekin. […] Uste dugu enpresa-pentsamenduaren hurrengo eraldaketa handia eragin dezakeela horrek”.
Euskal kasuan sendotasuna dago, enpresa soziala barruti publikoan eta hartara zuzendurik dagoen Europaren gainerakoan ez bezala, enpresak ekimen pribatutik sortzean eta merkatura bideratuak egotean. Berrikuntza estali gabe dagoen behar edo arazo bat hautematean dago eta hari konponbide eraginkorra, ekonomikoki errentagarria, lehiakorra eta jasangarria ematen zaio, erkidegoa hartan txertatuz.
Ekintzailetza soziala
Jardunaldian zehar, Alfonso Gurpegi, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaien sailburuordeak Gizarte Zerbitzuen Legearen garapenean enpresa sozialak duen paperaren definizioaz hitz egin du “Enpresa soziala zera da, zailtasunak dituzten pertsonak eta ahalmen urritasun edo desabantailaren bat dutenak bere baitan hartzen dituena. Legeak aurreikusten du enpresa mota honi lehentasuna ematen dioten irizpideak izatea prestazio eta zerbitzuen kartera garatzerakoan. Une hauetan, zehaztu behar dugu zer den interes sozial deritzon hori”.
Bestalde, José Luis del Val, Deustuko Unibertsitateko Ikerketa, Berrikuntza eta Transferentziako errektoreordeak azaldu du nola sustatzen duen bere erakundeak berrikuntza soziala, “nahiz eta esplizituki formulatu gabe ere, beti izan baitu paper garrantzitsua unibertsitate-misioan are gehiago Deustukoa bezalako ekimen sozialeko unibertsitate batean. Unibertsitatearen hiru misio tradizonalak: hezkuntza, ikerketa eta kulturaren transmisioa, eragile ezinbesteko bihurtzen dute unibertsitatea gizarte-berrikuntza indartzeko. Pertsona berritzaileak eta baliodunak prestatzea, berrikuntzaren fenomenoa norbanako- eta kolektibitate-mailan ikertzea eta gure ikertzaileek garatutako ezagutza enpresa eta erakundeetara transferitzea da Unibertsitatearen ekarpena berrikuntza sozialaren puzzle konplexu horretan”.
Lankidetza-hitzarmena hiru ekimen barritzailerekin
Innobasquek Dokudea, Vívelo Travel eta Zaintzalan aurkeztu ditu, zeinen sorkidetza-prozesuan lankide izan baita eta haiekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du.
Dokudea Lantegi Batuak-en marketing-unitate zuzeneko spin-off bat da, ahalmen-urritasuna duten pertsonentzat lan-aukerak sortzen dituena prestakuntzaren eta teknologia berrien kudeaketaren bitartez. Aholkularitza, dokumentu-kudeaketa, dokumentazioaren digitalizazioa, zaintza eta suntsiketa konfidentziala gisako zerbitzuak eskaintzen ditu. Azken produktu-lerro horretan sektoreko liderra da Bizkaian. Orain arte 30 lanpostu sortu ditu, eta horietatik 21 ahalmen urrituek bete dituzte. Oso berritzailea da zeren ez baitago enpresa sozialen aldez aurreko esperientziarik IKTen sektorean
Vívelo Travel turismo-sektoreko enpresa bat da nazioarteko soslai nabaria duten hiru gaztek sustatua, Afrika helmugatzat aukeratzen duten bidaiariei ostatuak eta tokiko ekintzaileek kudeatutako jarduerak eskaintzen dizkiena. Ideia honek aukera ematen die afrikar erkidegoei negozio turistikoetan sartzeko, izan ere horiek orain arte gobernuen, europar enpresaburuen edo erosmen handienekoen eskuetan daude kasurik gehienetan.
Azkenik, Zaintzalan, Cáritasek sustatutako ekimen sozialeko kooperatiba bat da, lan duin baterako sarbidea ematen diena hurbiltasun-zerbitzuko sektorean (artapen pertsonala eta etxeko zereginak) aurretik lankide zituen pertsonei. Zaintzalanek aukera ematen du soslai jakin bateko pertsonak laster batean lan-merkatuan sar daitezen eta sektoreko enplegu murgildua azaleratzen laguntzen du.
Ekitaldia Guillermo Ulacia, Innobasqueko lehendakariak itxi du, zeinek uste baitu aurkeztutako kasu praktikoek “ikusarazten digutela aldi berean balio ekonomikoa eta balio soziala sor daitekeela eta enpresa sozialak garapen sozio-ekonomikoaren eredu berri bat bultzatu dezakeela”.
Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” ekimenaren barruan kokatu da; ekimen horrekin Berrikuntzaren Euskal Agentziak berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.