Innobasquek, EHU-UPV-ko Ingurumen Ekonomia Unitatea eta BC3-rekin batera, Euskal Autonomi Erkidegoan ekoberrikuntza bultzatzeko gakoak ezagutzea helburu duen ikerketa bat martxan jarri du. Aipatutako ikerketa aurrera eramateko, I+G+i berdera zuzenduta dauden aurrekontuak ezagutzeko hurrengo inkesta jarri da martxan.

Merkatu berdeei lotutako produktu eta zerbitzuen gaur egungo kopuruak, eta honek 2020 urterako duen aurreikuspenak, hurrengo urteetan garapen ahalera handiena duen merkatu txokoa azaltzen dute. Aurreikuspenek adierazten dute ere merkatu honen dimentsioa hirugatik biderkatuko dela hurrengo hamarkadan.

 

Zer da ekoberrikuntza?

Ingurumenaren gaineko eragina murriztuz eta baliabide eta energía erabileraren eraginkortasuna areagotuz, garapen iraunkorra lortzeko helburua duen edozein berrikuntza era da.

Euskadik testuinguru honetan duen jarreraren gakoa, ekoberrikuntzaren aldeko apostua egitea da, dibertsifikazioa bultzatuz, eta alor honetako bai ezagutza zein teknologian intentsiboak diren enpresa berriak sortuz. Hau dela eta, Innobasquek, EHU-UPV-ko Ingurumen Ekonomia Unitatea eta BC3-rekin batera, Euskal Autonomi Erkidegoan ekoberrikuntza bultzatzeko gakoak ezagutzea helburu duen ikerketa bat martxan jarri du.

Bete ezazu inkesta eta parte hartu ikerketan, I+G+i berdean egindako inbertsio pribatuak, BPG, enplegu eta aktibitatean izandako eragin zuzena eta zeharkakoa orokorki aztertzeko. Parte hartzen duten erakundeak, ikerketa jasoko dute 2012 lehen hiruhilabetean.

Ekoberrikuntza inkesta bete

Partekatu albiste hau