Suka proiektuak, The 10 Million Project-en irabazleak, goi-sukaldaritzako platerak diseinatuko dituen enpresa izan nahi du, gero azken kontsumitzaileari eskaini eta beronek presta ditzan. Ekitaldia Donostiako Kursaalen izan da, Berritzaileen Topaketa-ren aurtengo bigarren edizioan; topaketa irekia eta publikoa da, bertan elkartzen direlarik Gipuzkoa berritzailearen alde lanean ari diren pertsonak eta eragileak.
- Suka proiektuak, The 10 Million Project-en irabazleak, goi-sukaldaritzako platerak diseinatuko dituen enpresa izan nahi du, gero azken kontsumitzaileari eskaini eta beronek presta ditzan.
- Azken topaketetako dinamikari jarraituz, saretik bultzatzen diren proiektuetako hiru aurkeztu dira: PIBx2, partaidetzaren adierazleak, eta pertsonek erakundean duten jabetza.
Donostia, 2011ko azaroaren 29a. Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek gaur arratsaldean jakinarazi du nor den The 10 Million Project hirugarren edizioan irabazi duena. Suka proiektua da, Gipuzkoarentzat berrikuntza-proiekturik onena gisa aukeratua. Suka proiektua gaur egun partzuergo bat da, eta goi-sukaldaritzan diseinuko platerak sortu eta azken kontsumitzaileari helaraziko dizkion enpresa izatera iritsi nahi du. Landu gabeko plater osasungarri eta berritzaileak izango dira, osagai guztiekin eta prestakuntzarako jarraibide guztiekin ontziratuak.
Suka proiektuko burua Tecnalia da, Basque Culinary Center plater disenuko sinadurarekin; fabrikazioaz Ameztoi arduratuko da; eta azkenik, Arista eta TAK komunikazio eta irudiaren erantzule izango dira. Edizio honetan 36 proiektu aurkeztu dira The 10 Million Project-era; talde-inplikazioa aitortzen eta saritzen da 40.000 eurorekin. Esku-diruaz gain, irabazleek Gipuzkoa Berritzen-Innobasqueko eragile-sarearen babesa eta laguntza lortzen dituzte.
Ekitaldia Donostiako Kursaalen izan da, Berritzaileen Topaketa-ren aurtengo bigarren edizioan; topaketa irekia eta publikoa da, bertan elkartzen direlarik Gipuzkoa berritzailearen alde lanean ari diren pertsonak eta eragileak. Lehentxeago, Gipuzkoa Berritzen-Innobasque sarearen batzarra izan da bertan, eta urtean zehar proiektuetan egindako aurrerapenak aurkeztu dira, baita 2011ko aurrekontuaren egoera ere.
Jardunaldian PIBx2 proiektua ere eman da ezagutzera; honek berrikuntza sustatzen du Gipuzkoako Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE), jabetza Gipuzkoako enpresa-ehunaren egoeraren adierazle gisa, eta langileek enpresen kapitalean parte hartzeak dituen ontasunak.
PIBx2
Proiektu honek Gipuzkoako ETEetan berrikuntza sustatu eta aktibatu nahi du. Horretarako, Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek lantalde bat sortu du, eta erakundeetan berritzeko eta lehiatzeko gaitasuna indartuko dituzten mekanismoak identifikatu eta proposatzea da bere helburua. Horretarako, “palankak” ari dira identifikatzen, enpresa lehiakortasunean goragoko maila batera igo dadin. Proiektuaren helburua irtenbideen katalogo bat prestatzea da, gaitasunak bizkortzeko eta galgak desaktibatzeko, betiere esperientzia egiaztatuetan oinarrituak eta beste erakunde batzuetan errepika daitezkeenak.
Jabetza-adierazleak
Gainera, Berritzaileen Topaketan hiru adierazle eman dira ezagutzera Gipuzkoako ekonomiaren egoera ezagutzeko. Gipuzkoako industria-enpresen jabetza (erabaki-gunea) fisikoki non kokatua dagoen, erdi-goi mailako produktu teknologikoen esportazioa eta lan-absentismoa. Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek lehenengo adierazlean jarri du arreta, eta uste du enpresaren kokapenaren eta erabakiak hartzeko edo jabetza-gunearen artean dagoen distantziak zuzeneko eragina duela azken horrek lehenengoarekiko duen konpromisoan eta loturan.
Gipuzkoa Berritzen-Innobasque ondorio horretara iritsi da Gipuzkoan 70 langile baino gehiagoko industria-enpresen kasua eta horien jabetza non dagoen aztertu ondoren.
Partaidetza
Arratsaldean partaidetzaz ere hitz egin da. Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek kultura parte-hartzailea sustatzen du erakundeetan, eta epe luzera horrek erakundeetako kapitalean parte hartzea ekarri beharko lukeela azpimarratzen du. Hori sustatzeko zerga- eta finantza-mekanismoak aktibatzeko premia nabaria dago.