Mondragon Unibertsitateko heziketa zikloko “Robotek” taldeak, Siberiako (Errusia) taldearekin batera, FIRST Tech Challenge-ko (FTC) europar finala irabazi du. Lehiaketa hori Tarragonan izan da European Robotics Festival barruan. Gauzak horrela, Saint Louisen apirilean izango dan final mundialan, World Festival, parte hartuko dute gipuzkoarrek. Robotek-ek Roboteko Disenurik Onena Saria ere jaso du. FLL mailan, Barakaldoko El Regato Ikastetxeak Lanbide-adeitasunagatiko saria irabazi du; Zornotzako Karmengo Amak Irtenbide berritzaileagatiko saria eta Donostiako Axular Lizeoak Aurkezpenagatiko saria. Honekin batera saridunen argazkiak eta pasadan ostiralean zabaldutako prentsa oharra doazkizue.
- European Robotics Festival-en lehenengo edizioa datorren asteburuan izango da Tarragonan eta hiru kategoria izango ditu: Junior FLL 6 eta 9 urte arteko haurrentzat, FIRST Lego League 9 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat eta FIRST Tech Challenge, 17 eta 23 urte arteko gazteentzat.
- Hiru euskal talde lehiatuko dira FIRST Lego League-ren Espainiako finalean, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu ohi duen FIRST Lego League Euskadi (FLL Euskadi) berrikuntza-eskolan lehenengo tokietan sailkatu baitziren.
- Lehenengo aldiz, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikaslez osaturiko talde batek parte hartuko du FIRST Tech Challenge-n, 17 eta 23 urte arteko gazteentzako robotika-lehiaketan.
- European Robotics Festival Europako robotika-lehiaketarik handiena da, 2.500 ikusle eta 6 herrialdetako 600 parte-hartzailek osaturiko 70 talde biltzen dituena.
Bilbo, 2013ko martxoaren 15a. Zornotzako Karmengo Amako, Barakaldoko El Regato ikastetxeko eta Donostiako Axular Lizeoko 9 eta 16 urte arteko ikasle taldeak dira Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu ohi duen FIRST Lego League Euskadi (FLL Euskadi) berrikuntza-eskolan sailkaturiko hiru taldeak, eta txapelketaren Espainiako finalean parte hartuko dutenak. Honela, kategoria honetako 33 talde lehiatuko dira Estatu Batuetako World Festival-era edo aurten Paderborn-en (Alemanian) izango den Open European Championship-era joateko. Txapelketa datorren asteburuan (martxoaren 16 eta 17an) izango da Tarragonako Biltzar Jauregian, I European Robotics Festival-en esparruan.
Beraiez gain, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko gazteak joango dira, Euskadiko talde bakarra lehenengo aldiz FIRST Tech Challenge delakoan parte hartuko duena; robotikako lehiaketa hau 17 eta 23 urte arteko gazteentzat da, FLLn landutako teknologia eta ingeniaritza alderdietan sakontzen du eta lanbide-etorkizuna zientzia eta teknologiara bidera dezaten prestatzen ditu parte-hartzaileak. Lehiaketa hau nazioartekoa da eta 6 herrialdetako (Espainia, Errusia, Herbehere, Estatu Batu eta Errumaniako) 18 talde bilduko ditu. Puntuaziorik onena lortzen duten bi taldeak apirilean Estatu Batuetan izango den final handian lehiatuko dira.
Azkenik, txikienek, 6 eta 9 urte arteko haurrek, Junior FLLn hartuko dute parte, eta bertan maketak egingo dituzte Lego piezak erabiliz eta poster adierazgarri bat ere bai beren esperientzia erakusteko.
Aurten hiru lehiaketen (Junior FLL, FIRST Lego League eta FIRST Tech Challenge) erronka pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzea da, eta European Robotics Festival-en lehen edizioaren parte dira; Europako robotikako lehiaketa handiena den honek 2.500 ikusle biltzea espero da, 6 herrialdetako 70 taldetan banaturik parte hartuko duten 6 eta 23 urte arteko 600 ikasle animatzeko. Parte-hartzaileek Lego piezaz egindako robotak diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte, eta zientzia-ikerketa, teknologia-garapen, berrikuntza, sormen eta talde-lanerako beren gaitasuna erakutsiko dute. Jaialdiaren azken helburua etorkizuneko zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea da era atsegingarri, erakargarri eta estimulagarrian.
Duela lau urte Euskadi lehiaketa hauetan parte hartzen hasi zenetik, beti egon da euskal ordezkaritza nazioarteko lehiaketetan.