Innobasquek CROWDSASUNA aurkeztu du; on-line plataformaren bidez, finantzaketa kolektiboa lortzeko ekimena da, oro har euskal gizartearen edo bereziki sektore jakin baten osasun-maila eta bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezaketen proiektu berritzaileentzat, enpresek, elkarteek edo gizabanakoek bultzatuak baldin badira.
- Innobasquek CROWDSASUNA aurkeztu du, finantzaketa kolektiboko (crowdfunding) ekimena, Euskadiko jendearen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezaketen proiektu berritzaileentzat.
- CROWDSASUNAk portaera eta bizi-ohitura osasungarri, auto-zaintza, norberaren autonomia, prebentzio, osasun-laguntza, zahartze aktibo, kronikotasun edo ezintasun fisiko, sentsorial edo intelektualekin zerikusia duten proiektuak -enpresek, elkarteek edo gizabanakoek bultzatuak- finantzatuko ditu.
- Ekimen hau Innobasqueren Gizarte Efiosasuntsu estrategiaren parte da, osasuna lehiakortasun-iturri gisa planteatzen duelarik Euskadirentzat.
- Crowdfounding-ak pertsona askoren ekarpen txikiekin finantzatzen ditu proiektuak, on line plataformen bidez. 2012an crowdfounding-ak 2.700 milioi dolarreko balioa zuten proiektuak finantzatu zituen mundu osoan.
Prentsa oharra deskargatu (PDF, 863 Kb)
Bilbo, 2013ko maiatzaren 31. Innobasquek crowdfunding-a hautatu du proiektu horien finantzaketarako modu berritzaile gisa, honela pertsona askoren inplikazioa eta lankidetza lortzen dituelako. Horretarako, GoteoEuskadi gizarte-sarearen laguntza du, eta bertan ekainaren 3tik 30era aurkez daitezke proposamenak.
CROWDSASUNAren crowdfunding-a “ureztaketa kapital” bidez egiten da, Goteo Euskadik asmaturiko hitza: inbertsio-poltsa da, herri-erakunde, enpresa eta beste erakunde batzuen ekarpenez eratua, eta gizabanakoen ekarpenen osagarri dena. Honela, efektu biderkatzaileak lortzen dira eta erantzunkidetasunezko inbertsioak sustatzen dira, garatzen diren lekuetan aldaketa positiboak eragiten dituztenak. Puntu hau funtsezkoa da CROWDSASUNArentzat, zeren eta hautaturiko proiektuarekiko konpromiso ekonomikoak horren motibazioekin bat etortzea suposatzen du, eta motibazio horiek emaileen bidez barreiatzen dira komunitatean, hauek aukera dutelarik proiektuaren parte sentitzeko hasiera-hasieratik.
CROWDSASUNA Innobasqueren Gizarte Efiosasuntsurako estrategiaren parte da, osasuna lehiakortasun-iturri gisa planteatzen duelarik Euskadirentzat, hiru eremutan eraginez: elikadura osasungarria herrialde osasuntsu izateko, osasun-teknologiak eta jendearen ahalmena osasunean. Honela, CROWDSASUNAk bizi-kalitatea hobetzeko gai izango diren portaera eta bizi-ohitura osasungarriak sustatu eta garatuko dituzten produktu, zerbitzu edo teknologien ekimenak bilatzen ditu; adibidez, auto-zaintza, norberaren autonomia, prebentzioa, osasun-laguntza, zahartze aktiboa, kronikotasuna edo ezintasun fisiko, sentsorial edo intelektualak.
Proiektuak ekainaren 3 eta 30 artean aurkeztu behar dira GoteoEuskadiren webgunearen bidez. Uztailaren 15ean hautaturiko bost proiektuak ezagutaraziko dira honako irizpide hauetan oinarrituta:
- Berritzaileak izatea
- Euskadin garatuak izatea
- Aurrekontu zehatza, garapen-plana eta interes-taldeen identifikazio-argia izatea
- Ingurunearen eraldaketa-gaitasuna
- Itzulkin kolektiboak eta eskalagarritasuna izatea
- Bideragarriak izatea
- Kudeaketa parte-hartzaile eta gardena sustatzea.
Proiektu finalistek aholkularitza espezializatu pertsonalizatua jasoko dute beren emaitzak maximizatzeko eta arrakasta bermatzeko, baita kolaboratzaileekin, preskriptoreekin eta inplikaturik egon daitezkeen beste agente edo eragile batzuekin konexioa aktibatzeko ere. Honela, urrian, finantzaketa kolektiboko bi txanda irekiko dira: bata ezinbesteko aurrekontu minimoa lortzeko eta beste bat hobekuntzak lortzeko. Arauak Innobasqueko web orrian kontsulta ditzakete.
2008an sortu eta mundu osoan gora egiten ari den crowdfunding-aren bidez, 2012an bakarrik 2.700 milioi dolarreko inbertsioa lortu zen, eta hori milaka pertsonen ekarpenei esker, ordain gisa diruzkoak ez diren sariak jasotzen dituztelarik; gainera, beraiek aztertu eta sustatu egiten dute inbertitu duteneko produktu edo zerbitzua.
Honela, ekimen hauek babesteko beraiek duten motibazioa guztiz soziala da, horretaz egindako txosten hainbat txostenek azaltzen duenez.