Datorren urtarrilaren 30ean, osteguna, euskal berritzaileek Bilbon dute hitzordua berrikuntzaren eskaintza eta eskaria aktibatzeko Global Innovation Day egunean; Innobasquek antolatzen du bere sarearekin lankidetzan, eta Bilboko Udalaren eta Deloitte-ren babesa izango du.

  • Berrikuntza egiten dutenekin berritzeko, aski da izena ematea hemen: www.innobasque.eus. 21 lantegi, 25 erakusketa-txoko eta 4 hitzaldi sorta izango dira berrikuntzaren finantzaketaz, berrikuntza-ahalmenaz, enpresaren gizarte-erantzukizunaz eta erabaki-hartze burutsuaren bidez etorkizunari aurrea hartzeko gaitasunaz.
  • Carmen Medinak, Deloitte-ko Berrikuntzarako Zentro Federalekoak eta CIAko Inteligentzia-zuzendari ohiak, gai honetan sakonduko du hasierako hitzaldian: nola hasi den enpresa arrakastatsuetan lidergo baikorraren eredu berria ezartzen, halako sumindura-dosi batzuk ere badituena.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Zamudio,
2014ko urtarrilaren 15a
. Global
Innovation Day
-ren hirugarren
edizioa
datorren urtarrilaren
30ean
izango da Bilboko Alhondigan;
Euskadin berrikuntzaren eskaintza eta
eskaria
aktibatuko ditu, egun osoan, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara,
erakunde eta pertsona berritzaileak konektatuz. Horiek izango dira
protagonistak, azken joera, esperientzia, produktu eta zerbitzuak erakutsiz,
ezagutuz eta aktibatuz, horrela hemen eta mundu zabalean berrikuntza egiten ari
direnekin berritzeko. Ekinbide hau Bilboko
Udalak eta Deloitte
-k babesten dute.

Parte hartzeko izena ematea besterik ez da egin
behar Innobasqueren webgunean
(www.innobasque.eus),
eta bertan dago informazio zehatza ikusgai. Egun horretan 35 erakusketa-txokok Euskadin egiten den berrikuntza erakutsiko
dute; 21 lantegik berrikuntza
hainbat ikuspegitatik egiten erakutsiko dute; eta lau hitzaldi sortak nazioarteko enpresa-ezagutza espezializatua
emango dute hainbat gairi buruz. Jardunaldiak berrikuntza gehiago eragingo du
Euskadin, eta Innobasqueren
Zuzendaritza Batzordea biltzeko esparrua izango da. Bertaratu ezin direnek sare
sozialetan jarraitu ahal izango dute ekitaldia #global2014 hashtag edo
traolaren bidez.

Enpresa-ezagutza espezializatua: hitzaldiak

 

Global
Innovation Day delakoak nazioarteko ezagutza espezializatua emango du
funtsezkoak diren enpresa-arloetan. Honela, hasierako hitzaldia “Baikortasuna, sumindura eta erabaki-hartze
burutsua”
gaiaz Carmen Medinak
emango du; gaur egun Deloitte-ko
Inteligentzia Zentro Federalean lan egiten du Estatu Batuetan eta 32 urtez CIAko Inteligentzia-zuzendaria izan
zen. Bere karrera osoa inteligentziaren arloan egin du Medinak eta
enpresa-liderren belaunaldi berriaz hitz egingo du; horien asaldura nagusia
baikortasuna da eta agertzen duten sumindura beharrezkoa da beren erakundeetan
eragina izateko. Enpresa-ingurunearentzako berrikuntzaz, lankidetzaz eta sare
sozialen aukerez hitz egingo du.

 

Bigarren
hitzaldi sortak, “Inbertsioa eta berrikuntzaren
finantzaketa”,
berritzaileen eta inbertitzaileen arteko konexioa bultzatuko
du, eta kostuak gehitu gabe berrikuntza nola sustatu zehaztuko du. Joseba
Madariaga, Laboral Kutxako azterketa-buruak eta Deusto Business
School
eko dekano-ordeak mahai bat moderatuko du, eta bertan Alma CG-k
enpresen Berrikuntzaren Finantzaketaren Nazioarteko Barometroa aurkeztuko du,
eta gainera bertan izango dira Lourdes Moreno, Crecer+eko zuzendaria; Carlos Polo, Perpetualleko CEO eta MicroWave
Venture
ko kidea; Jorge
Barbero, Siemens Bankekoa;
Teresa Cunha, International Venture Clubekoa eta Cleantech INNvest sareko ordezkari bat.

 

Altran
España aholkularitza-enpresak hirugarren sortan, “Ahalmen Berritzailea”,
bere Ahalmen Berritzailearen Indizea 2013 eta Euskadirako
azpi-indizea
aurkeztuko ditu.
Berrikuntza, zientzia eta teknologiaren indize sintetikoa da, Europako
Batasuneko herrialdeen ahalmen berritzaile eta teknologikoa adierazten duena,
baita horien osagai eta faktore nagusiak ere. Herrialdeen berrikuntza-gaitasuna
ebaluatzen du eta egoera bakoitzerako gomendiorik onenak egiten ditu, zientzia,
teknologia eta berrikuntzaren ahalmenak hobetu ditzaten.

 

Azken
sorta “Berrikuntza arduratsua”, ekonomia,
gizarte eta ingurumen faktoreei ekarpen positiboa egiten diena. Enpresaren
Gizarte Erantzukizunean (EGE-RSE) fokalizatuko da berrikuntza-iturri gisa, ez
produktu eta zerbitzu berriena bakarrik, baita negozio-ereduena ere. Forética eta Innobasquek
antolatua, sorta honetan arlo honetako jardunbide egokiak ezagutaraziko dira eta
hauek izango dira hizlariak: Fernando Mugarza, Zeltiako Komunikazio zuzendaria; Alejandro
Martínez, Eroski fundazioko zuzendari
nagusia
; Susana Palomino, Metro Bilbaoko Marketin eta Komunikaziokoa; eta Jose Felix Gonzalo, Euskalteleko Antolaketa eta Kalitate zuzendaria.

Berrikuntza egiten dutenekin berritzen: tailer edo lantegiak

Global Innovation Day Innobasque sareko eragileen lankidetzaren emaitza
den ekinbidea da: ETEak, korporazio handiak, gazte ekintzaileak eta seniorrak
biltzen ditu, gure Herrian egiten diren jardunbide berritzailerik egokienak
erakutsi eta guztion eskura jartzeko.

  • Biomimetika: naturan inspiraturiko estrategia eta kudeaketa. Biomimetics
  • Sistema berritzailea al da nire erakundea? Norgara
  • Profil ekintzailearen gaitasunak. Human Management Systems
  • World Emozioa 2014: berritzeko ilusioa. Consorcio Inteligencia Emocional
  • “Guztien ona”, enpresa-eredu berria. Planbiko – Bikonsulting
  • 3D inprimaketa-maratoia – Tumaker Voladora (Hegalaria). Tumaker
  • Mugikortasun-teknologia eta enpresa: Angry Birds baino haratago. Suuma
  • Ikasi zeure bideo-jokoak sortzen WiMi5 erabiliz. Tecnalia
  • Nola berritu aktibo digitalen kudeaketan eta nola areagotu content marketing-aren eraginkortasuna. MCC Graphics
  • Pentsamenduaren errutinak, trebetasunak eta antolatzaile grafikoak. Begoñazpi Ikastola
  • Biomimetika: Naturan inspiraturiko teknologia. Biomimetiks
  • Zahartzearen inguruko merkatura zuzendutako produktu eta zerbitzu berriak ateratzeko aukerak identifikatzea. Matía Fundazioa
  • Jakin nahi duzu benetan zer sentitzen duten zure bezeroek? Banpro y OPE Consultores
  • Sormenetik ekintzara: sormenezko pentsaeraren trebakuntza. Ikashub Co-Learning Lab
  • 2020ra begira berrikuntzan oinarrituriko egitasmoak prestatzea. Asociación Innovalia e Innobasque
  • Kudeaketa emozionala berrikuntzarako oinarri gisa. Asvasam
  • Koktel-ontzia (desing thinking). Lonjaus
  • Nola diseinatu negozio-eredu bat. Evolers
  • Cocreating the FOODture; herritarrak elikadura-berrikuntzaren ardatz nagusi. Azti-Tecnalia
  • Konektatu zeure talentuarekin. Ikashub Co-Learning Lab
  • Zure bezeroek erosteko moduko zerbitzuak sortzea. RBT Consulting

 Berrikuntzan ari direnekin konektatzea: txokoak

Parte hartuko duten 35 erakunde baino gehiagoren produktu eta zerbitzu berritzaileak (teknologia, enpresa-kudeaketa, diseinua, finantzaketa, logistika, hezkuntza, elikadura, teknologia garbiak, kirola, adimen emozionala, guztion onuraren ekonomia, osasuna, bideo-jokoak, app-ak, musika, gamifikazioa) han egongo dira txokoetan, partekatzeko aukera ematen duten erakustokietan. Antolatzaileek “Berrikuntzaren bila” ginkana prestatuko dute.

 

Txokoetan parte hartuko dutenak: Angulas Aguinaga, Athlon, Banpro Consultoría de Dirección e Innovación, BCBL, Begoñazpi Ikastola, Biobai, Bi tanta, Byvox, ColaBoraBora, Colegio Carmelitas del Sagrado Corazón, Consorcio de Inteligencia Emocional, Decathlon Capitol, Edutechnic, Eide, Human Management Systems, Ideable Solutions, IK4, Ikashub, Iruña Catering, ITEMdesignworks, Fundación Eroski, Gastronomía Baska, Gosasun, JoinUp Taxi, Kwido, Lantegi Batuak, Norgara, Ope Consultores, Perpetuall,, Practice your music, Tecnalia (WiMi5), Trastienda Gastronómica, Planbiko-Bikonsulting, Proton Electrónica, Roxtec, Suuma, Tumaker y Ubiquads, Ukabi, Vending Modular, Vicomtech IK4 eta Wattiocorp.

Partekatu albiste hau