Siemens Financial Services, International Venture Club, Caixa Capital Risc, Iberdrola Ventures Perseo, Red Cleantech INNvest, Alma CG, Crecer +, Perpetuall eta MicroWave Venture-k parte hartuko dute hitzaldi batean: kostuak igo gabe berrikuntza bultzatzeko inbertitzaileak eta berritzaileak elkartuko dituzte, eta proiektuen bizitza osoa estaltzeko tresnak erakutsiko dituzte.

  • Mahai-ingurua datorren urtarrilaren 30ean izango da Global Innovation
    Day-ren esparruan; Innobasquek antolatu du bere sarearekin elkarlanean,
    eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren
    eta Deloitte-ren babesaz.
  • Finantzaketaz gain, Global Innovation Day-n beste gai batzuk ere 
    aztertuko dira: Google Glass produktuaren negozio-aukerak, enpresaren
    gizarte-erantzukizuna berrikuntza-iturri gisa, EBko herrialdeen eta
    Euskadiren berrikuntza-ahalmena eta lidergo-eredu berriak.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Zamudio, 2014ko urtarrilaren 23a. Proiektu berritzaileetan
finantzaketa bultzatzea funtsezkoa da berrikuntzaren eskaintza eta eskaria
aktibatzeko, kostuak igo gabe hori sustatu ahal izateko. “Berrikuntzaren
inbertsioa eta finantzaketa
” panelak gai horiek jorratuko ditu, 11:00etatik
13:00etara, Global Innovation Day-ren esparruan; datorren urtarrilaren 30ean
AlhóndigaBilbaon izango da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
sareko 76 erakunderen eskutik, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren,
Bilboko Udalaren eta Deloitte-ren babesaz. Siemens
Financial Services,
International
Venture Club,
Caixa Capital Risc, Iberdrola Ventures Perseo, Red Cleantech INNvest, Alma CG, Crecer +, Perpetuall eta MicroWave Venture
k kutsu berritzaile handiko egitasmo batek bere estadio
guztietan, hasieratik hedatze-faseraino, dituen finantza-premiak jorratuko
dituzte. Gainera, agerian geratuko da badirela beste finantzaketa-bide batzuk ohikoaz gain.

Joseba Madariagak, Laboral Kutxako
Azterketa-zuzendaria eta Deusto Business Schooleko dekano-ordeak, mahai
bat moderatuko du eta bertan izango dira Lourdes Moreno, business angel Crecer+
sarearen zuzendaria; hau Orkestra-ren
ekinbidea da, inbertitzaile pribatuen eta hazteko ahalmen handia duten proiektu
berritzaileen arteko topagunea. Crecer+ek
ekintzailetza-ekosistema garatzen laguntzen du, Euskadi leku erakargarri
bihurtzeko berritzaileentzat.

Behin proiektua abian jarri eta 3F (friends,
family and fools
) eta business angels-en faseak gaindituta, hurrengo
finantzaketa-txandara (arrisku-kapitalera) jotzeko unea da. Carlos Polok, Perpetuall-eko
CEO eta MicroWave Ventureko
kideak, bere ikuspegia eskainiko du bi aldetatik
: inbertitzaile gisa
softwareko start up-etan sustapen eta inbertsiorako MicroWave Venture Bilboko konpainiaren
bidez, eta lau start up-etako (F1 Ayuda Online, NTS Solution,s Doocuments eta
Perpetuall) ekintzaile gisa.Inbertitzaileek zer-nolako zailtasunak topatzen
dituzten aztertuko du Polok, eta zer arrisku duten ekintzaileek finantza-tresnen
aurrean, eta hori guztioi bere eskarmentutik kontatuta.

Arrisku-kapitalaz hitz egingo du
Alejandro Núñez-ek ere, Caixa Capital Risc-ekoak; La Caixa Taldeko finantza-erakundea da, eta mikroenpresa
sortu berriak bilatzen ditu, hazteko plan sendoa dutenak gora egiten ari diren
arloetan (IKT, osasun eta industria-teknologietan).

Siemens eta Iberdrola, korporazio handiek ere finantzatzen dute

Bi korporazio handiren ordezkariak
ere han izango dira: Jorge Barbero, Siemens Financial Services-en ipar aldeko ordezkaria, eta Diego Díaz, Iberdrola Ventures Perseo-ren
arduraduna, Cleantech INNvest sareko parte dena.

Honela, Siemens
Financial Services
finantzaketa-eredu berritzailea da, enpresentzat
finantzaketa-irtenbideak eskaintzen dituen finantza-zerbitzuen nazioarteko
hornitzailea baita. Siemens taldearen negozio-dibisioa da, 17 herrialdetan
dagoena eta Euskadin ezarri berria dena, hemen finantzaketa-premiak dituen
industria-sektore indartsua dagoela detektatu baitu. Batez ere, energia, osasun,
industria eta smart cities arloetan
lan egiten du.

Bestalde, Iberdrola
Ventures Perseo
k azalduko du energia-teknologia disruptiboetan inbertitu
nahi duela, jabetzen baita I+G+b jada ez dagoela enpresen barruan bakarrik,
baita start up, bezero, hornitzaile eta abarretan ere; eta azalduko du
zer-nolako abantailak dituen beraien Cleantech INNvest inbertsio-sareak:
inbertitzaileen lankidetzarako eredu berritzailea da, eta lagungarri da horiek
beren arriskuak minimizatzeko, eta teknologia garbien proiektu onik arrakastarik
gabe ez geratzeko, behar besteko baliabide ekonomikorik ezean.
Innobasquek sustaturiko sare
hau Southern Europe´s Cleantech Hub ekinbidearen parte da.

International Venture Club-ek (IVC) nazioarteko
ikuspegitik hitz egingo du; arrisku-kapitaleko nazioarteko inbertitzaileen sare
bat da, Bruselan egoitza duena, eta osasun, zientzia eta IKTei buruzko
proiektuak bilatzen dituena inbertitzeko. Teresa Cunha-k, klub honen aholkulari
estrategikoak, azpimarratuko du honelako erakundeek proiektu baten alde
egiterakoan gehien balioesten dutena talde kudeatzaileak eskaintzen duen
konfiantza eta esperientzia direla, baita negozio-ereduaren sendotasuna ere,
garatu duen teknologiaren gainetik, nahiz eta hau oso abangoardista izan. Sony,
Philips, Cisco, EDF, Basf edo Dow Chemical dira elkarte hautatu honetako kide
korporatibo batzuk, baina badaude arrisku-kapitaleko inbertsio-funts
instituzionalak ere, eta beste batzuk independenteak: Capricorn Venture
Partners, Earlybird,
Gilde Healthcare Partners edo Enterpreneurs Fund,
etab.

Gainera, Aida López-ek, Alma CGko
aholkulari seniorrak, euskal zerga-esparruak dituen onurak eta abaguneak
nabarmenduko ditu, eta Berrikuntzaren
Finantzaketako Nazioarteko Barometroa
aurkeztuko du; 4.300 enpresa
berritzaile baino gehiago aztertu ondoren, beren I+G maila globalean
finantzatzeko enpresek erabiltzen dituzten tresnen ikuspegi osoa eskaintzen du
Barometro honek, baita neurtu ere tresna horien eragina hazkunde- eta
berrikuntza-terminoetan.

Finantzaketaz
gain, Global Innovation Day-ko beste hitzaldi batzuek Google Glass produktuaren negozio-aukerak aztertuko dituzte, enpresaren gizarte-erantzukizuna
berrikuntza-iturri gisa, EBko herrialdeen eta Euskadiren berrikuntza-ahalmena, eta lidergo-eredu berriak. Horietara joateko,
aski da izena ematea
hemen.

Partekatu albiste hau