Haurren Hirien Sarea proiektua eta Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategia agente publiko eta pribatuen partzuergo batek bultzatzen ditu: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, EHUko Irakasle Unibertsitate Eskola, Solasgune eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia daude partzuergoan.

  • Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategiak euskal udalerrien sare bat, Haurren Hirien Sarea, jarriko du martxan, gizarte-gune komunak ikasgune berritzaile, inklusibo eta malgu bihurtzeko, pertsonen burujabetasuna sustatu eta hauek beren hazkunde-ahalmen guztia garatu ahal izateko.
  • Italiar pedagogo ospetsua den Francesco Tonucci-ren la Cittá de i Bambini nazioarteko proiektuak haurren parte-hartze aktiboa proposatzen du hirien kudeaketan, eta Haurren Hirien Sarea oinarritzeko parametroak jartzen ditu.

Prentsa-oharra (PDF, 863 Kb)

Leioa, 2014ko urtarrilaren 29a. Gaur goizean aurkeztu dira Leioako Ondiz dorrean Ikas-Ingurune
Komunitarioen Laborategia
eta
Haurren Hirien Sarea
; euskal udalerrien sare bat jarriko dute
martxan, beraietan bizi den jendearen hazkunde eta garapenarekin konprometituriko
udalerriena. Hezkuntza eta gizarte-berrikuntzako
ekinbide bat da, gizarte-gune komunak ikasgune
inklusibo
eta malgu bihurtu nahi dituena, pertsonen burujabetasun edo autonomia sustatu eta hauek beren hazkunde-ahalmen guztia garatu ahal
izateko. Proiektua agente publiko eta pribatuen partzuergo batek bultzatzen du,
eta hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Leioako
Udalak, EHUko Irakasle Unibertsitate Eskolak, Solasgunek eta
Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak osatzen dute. Aurkezteko
prentsaurrekoan izan dira Francesco Tonucci, italiar pedagogoa eta La
Città de i Bambini
nazioarteko proiektuaren koordinatzailea; Gotzon
Bernaola, Innobasqueko
programa-zuzendaria
; eta Mari Carmen Urbieta, Leioako Udaleko alkatea, eta beronen inguruan Umeen
Kontseilua –
herri horretako
Alkatetzaren organo aholku-emailea osatzen duten 10 eta 13 urte arteko
19 haurrak
.

Ikas-Ingurune Komunitarioen
Laborategia eta Haurren Hirien Sarearen abiapuntua Herrigune Leioa esperientzia
da: 10 urte baino gehiago daramatza udalerriko zenbait eragilerekin lankidetzan
hazkunde komunitarioko plana sortu eta garatzen bere herritarrentzat. Gainera,
Alkatetzak organo aholku-emaile bat du, Umeen Kontseilua, eta konprometituta
dago honen gomendioak entzutera. Gomendio horiek organoa osatzen duten haurren ikuspegia adierazten dute. Horren
haritik, mundu osoan Francesco Tonuccik sustatzen duen La Cittá de i Bambini-k hiriak gobernatzeko beste eredu bat
proposatzen du, haurrak harturik herritar guztien beharrizan edo premien
parametro eta berme gisa. Kontua ez da
haurrentzako baliabideak eta zerbitzuak gehitzea, baizik eta guztiontzako hiri
hobea eraikitzea.
Haurren Hiriak hirietan haurrei burujabetasuna
itzultzeko ekintzak gauzatzen ditu, eta horien parte-hartzea sustatzen du
tokiko gobernuetan, ahotsa emanez beraiengan pentsatuz egitura daitezen hiriak.

Esperientzia
honetan oinarritzen da
Haurren Hirien
Sarea, Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategiak bultzatzen duen euskal
udalerrien sarea, eta antzeko esperientziak dituztenak edota ekinbide honekin
bat egin nahi dutenak bilatzen ditu beste herri batzuetan, espazio komuna,
erantzunkidetasuna eta gizarte-konpromisoa berreskuratuko duten garapen-eredu
komunitarioak eraikitzeko.

Proiektu honetan inplikaturiko erakundeek bihar, osteguna, urtarrilaren
30a, Bilbon aurkeztuko dute EHUren Bizkaia Aretoan (paraninfoan), eta bertan
Francesco Tonucci-k hitzaldia emango du Haurren Hiriei buruz.

 

Partekatu albiste hau