Innobasquek CROWDSASUNAren bigarren edizioa aurkeztu du, finantzaketa kolektiboko ekinbidea (crowdfunding) Euskadiko jendearen bizi-kalitatea eta osasuna hobetzen lagun dezaketen proiektu berritzaileentzat.
- CROWDSASUNAk portaera eta bizi-ohitura osasungarri, auto-zaintza, norberaren autonomia, prebentzio, osasun-laguntza, zahartze aktibo, kronikotasun edo ezintasun fisiko, sentsorial edo intelektualekin zerikusia duten proiektuak -enpresek, elkarteek edo gizabanakoek bultzatuak- babestuko ditu.
- Ekimen hau, Obra Social “la Caixa”ren laguntza dueña, Innobasqueren Gizarte Efiosasuntsuaren estrategiaren parte da, osasuna lehiakortasun-iturri gisa planteatzen duelarik Euskadirentzat.
Bilbo, 2014ko martxoaren 7a. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak asteartean, martxoaren 11n, aurkeztuko du 18:30etik aurrera Bilbon (Beaz. Sabino Arana kalea, 8 Bilbo) CROWDSASUNAren bigarren edizioa. Finantzaketa kolektiboko ekinbidea da, Obra Social “la Caixa”ren laguntza duena eta osasun-proiektu berritzaileentzat dena, betiere proiektu hauek Euskadin bizi diren pertsonen osasun-maila eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen badute, eta enpresek, elkarteek edo gizabanakoek bultzaturik baldin badaude. Martxoaren 11tik apirilaren 11raino aurkez daitezke osasun-proiektu berritzaileak Goteoren bidez; hori finantzaketa kolektibo eta lankidetza banatuko gizarte-sarea da, eta horren sortzaileak gaur egun mundu osoan garrantzitsuenak diren hamar gizarte-berritzaile digitalen zerrendan agertzen dira, Britainia Handiko The Guardian egunkariak duela gutxi argitaratuaren arabera.
Innobasquek berriro jarri du bere konfiantza crowdfunding-en CROWDSASUNAko proiektuak finantzatzeko beste aukera bat bezala, oso tresna eraginkorra baita pertsona askoren inplikazioa eta lankidetza lortzeko orduan. Mundu osoan oso bizkor hazten ari den joera da. Crowdfunding proiektuek urtean ia 750 milioi euro mugitzen dituzte Europan. 2012an munduan 300 plataforma baino gehiagok 2.700 milioi dolar baino gehiago mobilizatu zituzten milioi bat kanpainaren bidez. Eta 2013rako aurreikuspenak ere beteko zirela espero da, finantzaketaren kopurua baliteke-eta 5.100 milioi dolarretara iritsi izatea.
2013an, CROWDSASUNAren lehenengo edizioan, osasun-berrikuntzako 26 proiektu aurkeztu ziren, eta haietako bostek (haur-intoxikazioen ikerketa, emozioen ariketa, zaintzak auzo-komunitateetan, bizikleta egokituak edo eskola-bide seguruak) crowdfunding bidez finantzatzeko aukera izan zuten. Gainera, hiruk arrakasta izan zuten finantzaketa-kolektiboa bilatzen, eta guztiek lortu zuten beren komunikazioa hobetzea, sareak zabaltzea eta beste pertsona edo erakunde batzuk beraien ekinbideetan nahastea. Azkenean 3 aukeratu ziren (Haur Intoxikazioa, Gimnasio Emozionala eta Zaindutasun Ataria), eta pertsona edo erakundeen 320 inbertsio jaso zituzten, 22.887 euro guztira.
“Ureztatze kapitalaren” poltsa
CROWDSASUNAren crowdfunding-ak “ureztatze kapitala” ere badu; termino hori GoteoEuskadik asmatua da, eta Obra Social “la Caixa”k jartzen duen inbertsio-poltsa da, banakoen ekarpenak osatzen dituena. Honela, partikularrek jarritako euro bakoitzeko, ureztatze-kapitalaren poltsak beste bat jartzen du. Gainera, proiektu baterako dirua jartzen denean, honek saria eskaintzen dio inbertitzaileari. Honela, efektu biderkatzaileak lortzen dira eta inbertsio ko-erantzuleak sustatzen dira, garatzen diren lekuetan aldaketa positiboak eragiten dituztenak. Puntu hau funtsezkoa da CROWDSASUNArentzat, zeren eta hautaturiko proiektuarekiko konpromiso ekonomikoak bere motibazioekin bat etortzea suposatzen du, eta motibazio horiek emaileen bidez barreiatzen dira komunitatean, hauek aukera dutelarik proiektuaren parte sentitzeko hasiera-hasieratik.
Apirilaren 29an bost proiektu aukeratuko dira honako irizpide hauen arabera:
- Berrikuntza-maila
- Euskadin garatuak izatea
- Aurrekontu zehatza, garapen-plana eta interes-taldeen identifikazio-argia izatea
- Ingurunearen eraldaketa-gaitasuna
- Itzulkin kolektiboak eta eskalagarritasuna izatea
- Bideragarriak izateaKudeaketa parte-hartzaile eta gardena sustatzea
Proiektu finalistek aholkularitza espezializatu pertsonalizatua jasoko dute beren emaitzak maximizatzeko eta arrakasta bermatzeko, baita kolaboratzaileekin, preskriptoreekin eta inplikaturik egon daitezkeen beste agente edo eragile batzuekin konexioa aktibatzeko ere. Honela, maiatzean, finantzaketa kolektiboko bi txanda irekiko dira: bata ezinbesteko aurrekontu minimoa lortzeko eta beste bat hobekuntzak lortzeko. Base osoak hemen kontsulta daitezke.
CROWDSASUNA Innobasqueren Gizarte Efiosasuntsuaren estrategiaren parte da, osasuna lehiakortasun-iturri gisa planteatzen duelarik Euskadirentzat hiru eremutan eraginez: elikadura osasungarria herrialde osasuntsurako, osasun-teknologiak eta jendearen ahalmena osasunean. Honela, CROWDSASUNAk bizi-kalitatea hobetzeko gai diren bizi-ohitura eta jokabide osasungarriak sustatu eta garatzeko produktu, zerbitzu edo teknologiei buruzko ekinbideak bilatzen ditu.