12 eta 16 urte arteko 225 ikaslek Donostia hiriaren inguruko beren ideia berritzaileak prototipatu dituzte, TrainINN berrikuntza irekiko laborategian garatu duten lanaldian.

  • Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Surf City Donostia, Lagun 24, Ikasplay eta Enea dira erronkak planteatu dituzten Donostiako bost enpresak; horien inguruan lan egin dute bigarren hezkuntzako euskal ikasleek, eta Juan Karlos Izagirre hiriko alkateak jaso ditu.
  • TrainINN Lab Innobasqueren Berrikuntza Eskolako parte da; ikasgelatik kanpo berrikuntza ikasteko programa da, gazteak zientziara, teknologiara eta berrikuntzara era sortzaile eta estimulagarrian erakartzeko.

Prentsa-oharra (PDF, 665 Kb) Argazkia Egitaraua (PDF, 321 Kb)

Donostian, 2014ko apirilaren 8a. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak soluzio edo irtenbide berritzaileen 5 prototipo jaso ditu, 12 eta 16 urte arteko 225 ikaslek egindako lanetik sortuak. Ikasleek Gipuzkoako bost  enpresak -Gipuzkoako Sagardogileen Elkarte, Itxaslehor, Lagun 24, Ikasplay eta Enea-k- planteaturiko beste horrenbeste erronken gainean lan egin dute. Emaitzek Donostia hiria berritzaileagoa izan dadin lagunduko dute eta TrainINN Lab berrikuntza irekiko laborategian, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolaturik, egindako lanaren emaitza dira.

TrainINN Lab berrikuntza irekiko laborategia da, ikasleei beren ideiak prototipatzen irakasten diena ex profeso egindako metodologiaren bidez, non gainera kontakizun digital bat egin behar duten. Metodologiak 6 urrats ditu: brainstorming, storytelling, ideia baten aldeko apustua, eskola-materialak erabiliz prototipatua, hautaturiko ideia bazterturikoekin aberastea eta azken aurkezpena. TrainINN Lab Innobasqueren Berrikuntza Eskola ekinbidearen parte da, horren bidez euskal gazteek berrikuntza egiten ikasten dute, eta zientziara, teknologiara eta berrikuntzara era sortzaile eta estimulagarrian hurbiltzen dira. Ikasleek aukera dute harreman zuzena izateko inguruko enpresen errealitatearekin, planteatzen dizkieten erronketan parte hartzeko eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin lan egiteko. Oraingoan Axular Lizeoa, Begoñazpi ikastola, Urdaneta eta Karmengo Ama Ikastetxeako ikasleek hartu dute parte, eta unibertsitate-ikasleek dinamizatu dituzte.

Gaur honako erronka eta irtenbide hauetaz lan egin da:

Erronkak eta irtenbideak

Enpresa Erronka   
Irtenbidea
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Sagardogintza dibertsifikatzea produktu berri baten bidez: sagar-muztioa Diseinuko packaging-a muztioa  erakargarriagoa izan dadin
Itxaslehor Nola hobetu bizikidetza surflari eta bainularien artean Zurriolako hondartzan? Hondartza aldetan banandu elkarbizitza sustatzeko
Lagun 24 Nola bihurtu Donostia erraz ibiltzeko turismo-leku mugikortasun mugatua dutenentzat? Mugikortasun mugatua duten pertsonentzat aktibitateak antolatu enpresa baten bidez
Ikasplay Nola sustatu bi norabideko komunikazio zuzena Udalaren eta donostiarren artean? Mugikorrentzako aplikazioa, non aurki ditzake informazio eguneratuta, udal arduradunen agenda eta postontzi bat pertsonak haien iritzia eman dezaten. Paperezko edizioa nagusientzat.
Enea Zer egin 5 urte barru donostiar guztiek eskura izan dezaten beren ongizatea ziurtatzeko behar duten energia? Azpiegitura berrien bitartez olatuen energia aprobetxatu

Erronka eta irtenbide horiek energia berriztagarri eta energia-eraginkortasun, ikus-entzunezkoen sektore, surf, nekazaritzako elikagai eta laguntza-teknologien ingurukoak dira. TrainINN Lab-en parte hartu duten enpresak Donostiako Sustapena-k gidatzen dituen klusterretakoak dira, eta hiriarentzako garapen ekonomiko iraunkorra bultzatzea dute helburu, Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2014 Planaren esparruan.

TrainINN Lab Innobasquek sustaturiko ekinbidea da, Donostiako Sustapenaren laguntza du, eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa-Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioak finantzatzen du. Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.

Partekatu albiste hau