World CSR Congress (Munduko EGEren Kongresua) eta Asian Confederation of Businesses erakundeek Innobasqueri eman diote Gizarte Berrikuntzako Lidergoaren Asiako Saria, eta horrek Euskadiren tokia sendotzen du erreferentziazko lurralde gisa gizarte-berrikuntzan.
- Saria gaur eman da Dubain Asian Leadership Awards-en (ALA) laugarren edizioan, Enpresaren Gizarte Erantzukizunaz Asian egiten den goi-bileran; eta berrikuntza, ezagutza eta ikuspegi balioen bidez, lidergoaren eredurik onenen negozio-lorpenak eta bikaintasuna aitortzen dira bertan.
- Saria Gotzon Bernaolak jaso du, Innobasqueko programa-zuzendariak, eta erakunde honi aitortu zaio “askotariko 1.000 eragile baino gehiago mobilizatu eta inplikatzeko duen gaitasuna, herrialdearentzat funtsezkoak diren arloetan gizarte-berrikuntza sustatzeko”.
Bilbo, 2014ko irailaren 24a. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak Dubain (Arabiar Emirerri Batuetan) jaso du gaur Gizarte Berrikuntzako Lidergoaren Asiako Saria; World CSR Congress (Munduko EGEren Kongresua) eta Asian Confederation of Businesses erakundeek ematen dute jardunbide egokienak eta estrategia berritzaileenak saritzeko, eta berrikuntza, ezagutza eta ikuspegi balioen bidez, lidergo onena erakusten duten erakunde eta pertsonen negozio-lorpenak eta bikaintasuna aitortzen dira horrela. Innobasqueri bere balioa aitortu zaio Asian Leadership Awards (ALA) sarietan Gizarte Berrikuntzako Lidergoa kategorian “askotariko 1.000 eragile baino gehiago mobilizatu eta inplikatzeko gaitasuna baitu, herrialdearentzat funtsezkoak diren arloetan gizarte-berrikuntza sustatzeko”. Honela, eta sari honekin, Euskadik bere tokia sendotu du erreferentziazko lurralde gisa gizarte-berrikuntzan.
Gotzon Bernaolak, Innobasqueko programa-zuzendariak, jaso du gizarte-ekintzailetza sustatzen duen saria, eta berrikuntza-kultura eraikitzea du helburu, eta enpresa-liderren komunitate bat sortzea, beren esperientziak parteka ditzaten, beste batzuentzat inspirazio izateko eta honela garapen globalari laguntzeko.