Gaur arratsaldean Tenerifen, Espainiako FLL finalean, Aurzkepenik Onenen Saria jaso du El Regato Ikastetxeko (Bizkaia) taldeak.
- Karmengo Ama Ikastetxeak, El Regato ikastetxeak eta Arizmendi Ikastolak Espainiako FLL finalean parte hartu dute, Euskadiko FLLren –Innobasque antolatzen duen zientzia eta robotikako lehiaketan- lehenengo, bigarren eta hirugarren lekuan sailkatu ondoren, hurrenez hurren.
- Guztira 37 eskola-taldek -hau da, 400 parte-hartzailek, sailkapen-lehiaketak irabazitakoek- beren zientzia-proiektuak defenditu dituzte Espainiako FLLren, eta Lego piezaz egindako robotak aurkeztu dituzte, ikasteko prozesuak hobetzeko erronkari aurre egiteko.
Prentsa-oharra;(PDF, 544 Kb)Argazkia
Bilbo, 2015eko martxoaren 22a. Barakaldoko El Regato Ikastetxeko taldeak gaur Tenerifen Aurkezpenik Onenen Saria jaso du Espainiako FIRST Lego League (FLL) txapelketako finalean, eskola-ikasleentzako zientzia eta teknologiako txapelketa hau Tenerifeko Kabildoak eta Scientia Fundazioak antolatu dute. Parte-hartzaile guztiek zientzia-proiektu bat aurkeztu dute, epaimahai baten aurrean defenditu eta Lego piezak erabiliz robot bat diseinatu eta programatu dute, aurrez erabakitako zenbait eginkizun bete dituelarik. Txapelketa, Nafarroako Mecatronics taldeak irabazi du.
Karmengo Ama Ikastetxeak (Zornotza, Bizkaia), El Regato ikastetxeak (Barakaldo, Bizkaia) eta Arizmendi Ikastolak (Arrasate, Mondragon) lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren, Euskadiko FLL lehiaketan; hau Innobasquek antolatzen du urtero bere Berrikuntza Eskola ekinbidearen barruan, eta horrela haur eta gaztetxoei berrikuntza egiten irakasten zaie era dibertigarri eta sortzailean.
Zientzia-proiekturako, El Regatoko ikasleek “Eat the world” sortu dute, haurrak elikadura osasungarrian kontzientziatzen dituen app bat. Karmengo Ama Ikastetxeak konponbide bat aurkeztu du aplikazio mugikor batekin bullyinga prebenitzeko whatsapp-aren bidez. Bestalde, Arizmendi ikastolako talde gipuzkoarrak metodologia berritzailea sortu du pianoa jotzen ikasteko.
Honela, ikasteko prozesuak hobetzera zuzenduta daude proiektu guztiak, hori baita txapelketaren antolatzaileek aurten mundu osoan bota duten erronka, eta horri egin diote aurre, tresna gisa zientzia, sormena eta berrikuntza dituztela, mundu osoko 70 herrialdetako 230.000 ikaslek. Erronkari irtenbidea emanez, gazteak zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin zaletu eta gogoberotzen dira, gaitasun baliotsuak ikasiz beren etorkizun pertsonal eta profesionalerako.
FLL-k zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen ditu, sormena eta berrikuntza iratzarriz. Aurten Espainiako finalean 37 taldetako 400 gaztek parte hartu dute, bi kategoriatan banatuta: FLL (10 eta 16 urteko 250 neska-mutil) eta Junior FLL (6 eta 9 urte arteko 150 neska-mutiko). 3.500 lagun inguru izan dira lehiaketan, horien artean parte-hartzaileak eta entrenatzaileak, senitartekoak eta lagunak.