Big Data erabiltzea datu pila ikaragarriak aztertu eta gurutzatzea da, horrela joerak eta ereduak identifikatu, negozio-aukera berriak sortu eta erakundeen lehiakortasuna areagotu ahal izateko. Hori eman da jakitera Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolaturiko “Big Datatik Open Datara Euskadin” jardunaldian.

  • Big Datak eta Open Datak (datu irekiak) Europako Batasuneko BPG %1,9raino hazaraziko dute 2020an.
  • The Makery eta Irontec-en Open Ispilu eta ikasketak aukeratzeko app bat, EHUko ikertzaile batena, izan dira Open Data Euskadi lehiaketaren irabazleak, datu irekien erabilera bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak sustatua.

Bilbo, 2015eko martxoaren 15a. Big Data erabiltzea datu pila ikaragarriak aztertu eta gurutzatzea da, horrela joerak eta ereduak identifikatu, negozio-aukera berriak sortu eta erabiltzen duten erakundeen lehiakortasuna areagotu ahal izateko. Europako Batzordearen azterketa baten arabera, Big Datatik ondorioztaturiko teknologiak eta zerbitzuak @ haziko dira mundu osoan. Europako Batasunean bakarrik, Open Data eta Big Dataren konbinazioak BPG %1,9 gehitzea ekar dezake. Hori eman da jakitera gaur goizean Bilbon “Big Datatik Open Datara Euskadin” jardunaldian, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, antolatua, Innobasqueren Astearteak programaren barruan. Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadi lehiaketako sariak banatu ditu. Open Ispilu, The Makery eta Irontec-ena, eta ikasketak aukeratzeko app bat, Jerónimo Hernández EHUko ikertzailearena, izan dira sarituak beren proposamenengatik.

Bertan izan dira Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; Javier Bikandi, Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako eta Herri Administrazioa eta Justizia Berritu eta Hobetzeko zuzendaria; José Luis del Val, Deusto Forumeko lehendakaria; Paz Martín, Herrero y Asociados-eko komunikazio eta marketin zuzendaria; Álvaro Fierro, Urbegi Taldeko ikertzailea; Alberto Ortiz de Zárate, Alorza.net-ko zuzendari nagusia; Raúl Posado, Euskalteleko Bezeroen Kudeaketako Marketin gerentea; eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

Bik dataren erronka barruko eta kanpoko, egituratu eta desegituraturiko informazio hori guztia finkatzea da, eta hortik negozio-balioa ateratzea. Europan horren erabileraren onura batzuk hauek izango dira: industrian eta zerbitzuetan produktibitatea areagotzea, lehiakortasunean hobekuntzak, eta erabakiak ez iritzietan baizik eta datuetan oinarriturik hartuko dituen kudeaketa. Aitor Urcelaik ere ideia hori azpimarratu du, ahalmen handiko aukera baita fabrikazio aurreratu, osasun, energia, garraio, elikadura-segurtasun, klima edo smart city-etarako, eta gai horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak sustaturiko espezializazio adimendunaren estrategian sartuta daude.

Big dataren eragin makroekonomikoa open datarenarekin osatuko da, lehenengoaren oztopoetako bat datuen aitzigarritasun eta kalitate urria baita. Horren haritik, Javier Bikandik gogoratu du Eusko Jaurlaritzak datu publikoak berrerabiltzeko moduan erakusteko konpromisoa duela, eragile pribatuek eta beste administrazio batzuek balio-zerbitzuak sortu ahal izan ditzaten herritarrentzat. Hori da Open Data Euskadi lehiaketaren zentzua ere, sariak gaur banatu direlarik. Egitasmoen kategorian “Open Ispilu” saritu da, The Makery eta Irontec-ena. Ispilu honek informazio irekia denbora errealean bildu eta ikusgai jartzen du era intuitiboan eguraldi, ekitaldi, albiste, garraio eta abarri buruz. “Aukeratu zeure ikasketak gerorako proiekzioarekin”, UPV/EHUko ikertzailea den Jerónimo Hernándezena, ikasketak aukeratzeko unean gazteei informazioa ematen dien app bat da, eta zenbait aldagai konbinatzen ditu: lana aurkitzeko aukera, titulazioan dauden abandonatze-tasak, etab. Open Data Euskadi datu irekien lehen ekinbidea da mundu anglosaxoniarretik kanpo.

Alorza.netek nabarmendu du open data berrikuntza-iturri dela herritarren bizi-kalitatea hobetu dezaketen zerbitzuak garatzeko. Europan 7 haziko den merkatua da, 325.000 milioi euro eta 25.000 lanpostu berri sortuko dituena, European Data Portal-en arabera. Datu publikoak berrerabiltzeak gobernuen ekintzaren gardentasunean laguntzen du eta 1.700 milioiko aurrezki metatua ahalbidetuko luke Europar Batasunean.

Bestalde, Urbegi Taldeak azaldu du nola erabiltzen dituzten datu irekiak kulturak gizartean duen eragina neurtzeko kultumetriaren bidez. Euskaltelek erakutsi du nola erabiltzen duten big data bezeroak leial bihurtzeko eta eskaintzak segmentatzeko tratu pertsonalizatuagoa eskainiz. Herrero y Asociadosekoek datuen erabilerak lege aldetik planteatzen dituen zalantzak argitu dituzte, batez ere pribatutasunari dagozkionak.

Jardunaldi hau Innobasqueren Astearteak topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Partekatu albiste hau