Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako 50 bazkide inguruk parte hartu du INNOBASQUE EXCHANGEren bederatzigarren edizioan; Agentziako bazkideen eta bazkideentzako elkarlaneko berrikuntza-ekinbidea da, eta berrikuntzarako lankidetzan aritzeko erronka estrategikoari aurre egiten laguntzen die.
- Innobasque sareko 8 proiektu berritzaile aurkeztu dira lankidetza bila: Euritanta, GIK, Ludus, Bilbo Itsasadarra Itsas Museoa, Segiro, Slideboat, Udaltoki, WimyKids.
- Innobasque Exchange ekinbidearen bidez berrikuntza-proiektu askok duten lankidetza-premiari erantzuten zaio. Lantaldeak askotariko gaitasun eta ezagupenekin konfiantzazko ingurune batean uztartzeak helburua lortzen laguntzen du.
Zamudio, 2016ko irailaren 30a. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako 50 bazkide inguruk hartu dute parte gaur goizean Innobasque Exchange elkarlaneko berrikuntza-jardunaldiaren bederatzigarren edizioan. Zortzi berrikuntza-proiektu aurkeztu dira, eta lankidetza bilatzen dute hazten jarraitzeko: Euritanta, GIK, Ludus, Bilbo Itsasadarra Itsas Museoa, Segiro, Slideboat, Udaltoki, WimyKids.
Innobasque Exchange Innobasqueko bazkideen eta bazkideentzako ekinbidea da, eta berrikuntza-proiektu askok, batez ere ETEek eta mikroETEek, elkarlanean aritzeko daukaten premiari erantzuten zaio bere bidez. Lantaldeak askotariko gaitasun eta ezagupen eta sektoreekin konfiantzazko ingurune batean uztartzeak helburua lortzen laguntzen du. Honela, giro egokia sortzen da aukera, ideia, ezkutuko indar-gune edo aurreikusi gabeko emaitza, kontraste eta networking-erako.
Parte-hartzaileak, lantalde multidiziplinarretan banatuta, bost orduz lan egin dute aurkezturiko proiektuetan, lau urratseko metodologia propioa erabiliz: proiektuak ezagutzea, erronka zehaztea, ideiak sortzea eta horiek partekatzea. Honela, proiektuen azterketa sakona egin da ikuspegi askotatik, harremanak erraztuz eta ezberdinen arteko lankidetza sustatuz.
Jardunaldian Josean Borgek, Data Surf House-ko zuzendari nagusiak, parte hartu du bideokonferentziaz; Data Surf House itsas hondoei buruzko big data informazio-banku bat da eta, beraz, erabilgarria fabrika hidroelektriko, portu eta itsasontzi-enpresentzat. Borgek Innobasque Exchangetik nola igaro zen azaldu du, eta Estatu Batuetan Cambrigeko Berrikuntza Zentrora iristerainoko bidea, han ari direlarik bere proiektua azeleratzen.
Elkarlanean aritzeak funtzionatu egiten du
Jarraian, proiektu berriak aurkeztu dira, eta horiei esker dagoeneko posible da bulegoko ateak dei galdu baten bidez irekitzea, zuzenean ikusi beharrik gabe haurrak non dauden jakitea, errealitate birtualaren bidez larrialdietako simulakroak egitea, arau guztiak apurtzen dituen ardo urdina edatea, edo udalean parte hartzeko zuzeneko linea izatea.
- Segiro, sarrailak ireki eta ixteko kontrol-sistema telefono mugikorreko deien bidez. Teknologia honek hackeo arriskuak minimizatzen ditu telefonoan dagoelako ostatatua eta ez hodeian.
- Slideboat, ibilgailu elektriko pertsonalizatuak, mugikortasun murriztu edo ezgaitasunen bat dutenentzat.
- Ludus-ek errealitate birtuala erabiltzen du leku errealak birsortzeko, eta simulakroak egitea ahalbidetzen du industria-arloan edo osasun-arloan larrialdiak daudenerako.
- WimyKids, haur-segurtasuneko sistema honek smartphone-ra abisatzen du, baldin eta haurrak aurrez ezarritako arlo edo esparrutik irteten badira. Teknologia honek negozio-eredu berriak garatu ditzake.
- Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren erronka kudeaketa-eredu berriak eta teknologia bisitariaren esperientzian integratzea da.
- Euritanta, zerbitzu integral pertsonalizatua bezero bakoitzaren premietara egokitua pertsona nagusi/gaixo eta horien familientzat, ezagutza-estimulazioa, adimen emozionalean prestakuntza, aholkularitza eta laguntza bateratzen dituena.
- GIK, munduko lehen ardo urdina, ezarritakoarekin hausteko diseinatua, bestelako posizionamenduarekin.
- Udaltoki plataforma digital bat da, herritarrek udaletan zuzenean parte-hartzea errazten duena.
Innobasque Exchangeren bederatzi edizio hauetan 86 proiektu aurkeztu dira, 300 enpresa baino gehiagotako 550 lagunek aberastu dituzte proiektu horiek, era aktiboan parte hartu dutelarik ekinbide honetan.