Manumix Interreg Europe proiektuak, lau urteko iraupena eta milioi bat euroko aurrekontua duenak, fabrikazio aurreratuko I+G+b politikak era konbinatuan ebaluatzeko tresnak jarriko ditu martxan.
- Eskualdeen arteko lankidetza-proiektu hau Euskadin martxan jarritako zenbait neurriren artean sartzen da, horien helburua industriaren pisua BPGren %eraino gehitzea izanik, I+G+b politiken eraginkortasuna hobetuz.
- Europako 35 eskualdetako 80 erakunde-arduradun eta pertsona aditu inguru batuko dira lehen aldiz Bilbon maiatzaren 17, 18 eta 19an.
Bilbo, 2017ko apirilaren 7a. Euskadi, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Europako Batzordearen proiektu baten buru izango da: milioi bat euroz hornituriko proiektua da, eta fabrikazio aurreratuaren inguruan garaturiko berrikuntza-politiken eraginkortasuna hobetzea du helburu. Proiektuan eskualde hauetako gobernuak izango dira aliatuak: Gales (Erresuma Batua), Piemonte (Italia) eta Lituania.
Manumix Interreg Europe proiektuak, 4 urteko (2017-2020) iraupenarekin, fabrikazio aurreratuaren eremuan eskualde-programen ebaluazio-mekanismoak indartu eta hobetzea du helburu. Honela, sinergiak aprobetxatu nahi dira eta, aldi berean, egon litezkeen gain-jartzeak saihestu.
Eusko Jaurlaritzak berak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren bidez, bere egin ditu behar edo premia hauek eta era aktiboan parte hartuko du proiektu honetan. Honela, Euskadik bat egiten du Europako joerarekin, honek ─OCDEk bere zientzia, teknologia eta berrikuntzaren azken txostenean adierazten duen bezala─ ebaluazio-mekanismoak bilatu nahi baititu berrikuntza-politiketarako.
Eskualdeen arteko lankidetza-proiektu hau Euskadin I+G+b politiken eraginkortasuna hobetzeko martxan jarritako neurrien artean sartzen da, industriaren pisua BPGren %eraino gehitzera zuzenduta daudelarik politika horiek. Gaur egun, sektore hau euskal BPGren ,1era iristen da, eta punta-puntako eskualdeetako bat bihurtzen du horrek.
Duela gutxi martxan jarritako proiektuak Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren aholkularitza du, eta honek Europako lau eskualde horietan fabrikazio aurreratuko politiken abiapuntuko analisia egingo du. Hortik aurrera, bi fase izango dira: lehenengoa, bi urtekoa, non bazkideek baterako ikaskuntza-prozesua gauzatuko duten, bai fabrikazio aurreratuari loturiko I+G+b tresnei buruz eta bai oro har ebaluazio-mekanismoei buruz, eta parte hartzen duen eskualde bakoitzaren ekintza-plan baten lanketaz burutuko da. Ondoren, bigarren fase bat etorriko da ─2019 eta 2020─, eta hor martxan jarriko dira zehazturiko planak.
Honela, inplikaturiko eragileek, bai eskualdeetako gobernuek eta bai beraien berrikuntza-agentziek, bildu eta hainbat jardunaldi egingo dituzte helburu hauetan aurrera egiteko. Biltzar hauetako lehenengoa Bilbon izango da maiatzaren 17, 18 eta 19an, fabrikazio aurreratuan punta-puntakoak diren 35 eskualde baino gehiagoren 80 ordezkari inguruk hartuko dute parte.