Global Innovation Day-ren seigarren edizioak, euskal berrikuntzaren erreferentziazko urteroko topaketak, ehunen bat jarduera hartzen ditu denboraren makina handian: 10 urte barru berrikuntza nolakoa izango den aurreikusiko du eta azken hamarkadan zehar ibilaldia egingo du.

  • Guztira Innobasque sareko 121 erakundek jarduera-programa zabala sortzen lagundu behar dute: 16 hitzaldi, 23 tailer, 51 txoko eta nobedade gisa aurten: berrikuntzaren ibilbide bat 5 geldialdi eta 6 esperientziarekin, 4 zirkuitu txokoetan zehar, Bilboko uretako lehen golf-txapelketa eta beste eduki batzuk.
  • Doako sarrera duen foro hau euskal berrikuntzaren hitzordu handia da; g une ireki, dinamiko eta parte-hartzailea, urtero milaka pertsona biltzen dituena euskal berrikuntza balioztatzeko, networking-gune bat eskaintzeko eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzeko, berrikuntza globalarekin konektatuz.
  • Global Innovation Dayren esparruan, Innobasquek bere erakunde bazkideen Batzar Nagusia egingo du, Iñigo Urkullu lehendakaria, Innobasqueko ohorezko presidentea, bertan dela.

Bilbo, 2017ko apirilaren 26a. Global Innovation Day, euskal berrikuntzaren hitzordu handia, datorren maiatzaren 16an izango da Bilbon bere seigarren edizioan. Antolaketan laguntzen duten 121 erakundeek 100 jarduera baino gehiago prestatu dituzte berrikuntzan ikasteko, berrikuntza globalarekin konektatzeko eta euskal berrikuntzaren onena ezagutzeko. Aurten, denboraren makina handi bat bezala aurkeztuko da Global, eta berrikuntzaren azken hamarkadako bidea egingo du, eta datozen hamar urteetara bidaiatuko du 16 hitzaldi, 23 tailer, 51 txoko, 4 zirkuitu, 5 geldialdi eta 6 esperientziako berrikuntzaren ibilbide, Bilboko uretako lehen golf-txapelketa eta beste gertaera garrantzitsu batzuen bidez.

Horrela eman da jakitera gaur goizean Bilboko Material Connexion-en foroaz egin den aurkezpen ofizialean; doako sarrera izango du foroak, eta euskal indar-guneak erakutsiko ditu, Euskadi erreferentziazko berrikuntza-gune gisa kokatuko du eta esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko aukera emango du. Topaketak Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzaturiko Somos #Global Gara komunitatea biltzeko ere balio izan du; Global Innovation Dayren edozein ediziotan parte harturiko erakundeek osatzen dute komunitate hau, eta ondoren izaera ludiko argiko networking jardunaldian parte hartu dute.

Alberto Bokosek, Innobasqueko Elkarlaneko Berrikuntza zuzendariak, azpimarratu du “121 erakundeen energia, maiatzaren 16an Global Innovation Dayra joaten diren pertsona guztien eskura jartzen dituztelarik beren ezagutza eta berrikuntzak. Hauxe da proiektu honen ezaugarri nagusia, lankidetza, indarrak eta gaitasunak batzea”.

Foro honekin batera, Innobasquek erakunde bazkideen hamargarren Batzar Nagusia egingo duela adierazi du Bokosek, eta bertan izango dela ohorezko presidentea, Iñigo Urkullu lehendakaria. Bokosekin batera izan dira, Susana Azpilikueta, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio-arduraduna; Txema Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustapen eta Berrikuntzako zuzendariorde orokorra; Bilboko Udalaren ordezkaria; Leire Aragón, BBKren Gizarte Ekintzako zuzendaria; Nerea Lupardo, Euskaltel Fundazioko zuzendaria; eta Pedro Martínez Cid, Iberdrolako Berrikuntza-zuzendariaren albokoa.

100 jarduera baino gehiago

Maiatzaren 16an Global Innovation Day izango da Bilbon. Prestaturiko ehun jardueretako gehienak Bilboko Euskalduna jauregian izango dira, baina, lehen aldiz, publiko zabalago eta anitzago batengana iristeko ekinbideak egongo dira. Adibidez, Euskaldunako urmaelean Uretako Lehen Golf Txapelketa egingo da, Cazaventurasek eta Innobasquek antolatua. Berrikuntzaren Ibilbideak Global Innovation Day sozializatzea ere ahalbidetuko du Euskalduna esparrutik haratago. Zazpi orduko hiri-ibilbidea da, 18 eta 25 urte arteko ikasleei zuzendua, eta berrikuntzarako funtsezkoak diren 5 gune, Bilbon kokatuak, bisitatuko dituzte, non biziko dituzten 6 esperientzia: Iberdrola dorrea, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Urban BAT, Basquegame LAB, Bilbao Ideien Gunea (BIG) eta “Ortutik zeure atera” proiektua, lankidetzako berrikuntza-esperientzia elikaduran.

Jauregi barruan 51 erakusketa-txoko eta 4 zirkuitu gidatu izango dira ibiltzeko. Txokoak Euskadiko produktu eta zerbitzurik berritzaileenen erakusleihoa dira, elkarlaneko berrikuntza-proiektuak ere erakusten dituztenak.

Bestalde, 23 tailer edo lantegi izango dira berrikuntza esperimentatzeko, berrikuntzaren eremu batean espezializatu nahi dutenengana zuzenduta, Euskadiko erakunderik berritzaileenen eskutik metodologia, teknika eta tresnak ezagutzeko. Hainbat gai jorratuko dira: berrikuntza elikaduran, ikasgeletan, berdintasunean, energian, fabrikazio aurreratuan, zerbitzu digitaletan, arkitekturan, hirigintzan edo material berritzaileetan, besteak beste.

Azkenik, 16 hitzaldi, solasaldi eta eztabaida izango dira 3 paneletan: Jendea behar da bidaia arriskutsu baterako, Berrikuntzaren itsasoetan, Etorkizunera itzultzea.

Jendea behar da bidaia arriskutsu baterako”: pertsona eta erakunde bereziek errealitate berriak nola sortu dituzten erakutsiko dute. Kasu hauek ezagutuko dira: Amara Berri; Hezikoop, Arizmendi ikastola eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIrekin; TU_YO proiektua: Alcalá de Henareseko eredua nerabeen osasuna eta parte-hartze komunitarioa sustatzeko; Hiria laborategi gisa: energia sortzea, metroaren energiaz baliatuz (Tunel Energy); eta Ega Master, nazioartean buru den familia-enpresa txiki gisa.

Berrikuntzaren itsasoetan” nabigatzeko berrikuntza irekia eta lehiakorra izango da iritzi-liderra eta berrikuntzan erreferentea den Xavier Ferrás-ekin; panel hau Gipuzkoako kasu batekin (Orona Ideo City) partekatuko du, baita New Lab Brooklyn, Ennomotive eta honek crowd engineering arloan duen esperientziarekin ere; eta Bimbo Taldearen eskutik negozio berriak abiarazteko prozesuan kontsumitzailearen esperientzia nola konektatu erakutsiko da.

Etorkizunera itzultzearen osagaiak zientzia, teknologia eta berrikuntza izango dira berrikuntzaren kudeaketaren erronkei aurre egiteko; gidatze automatizatuaren erronkak Euskadin; zelulen birziklatzea neuroendekapenezko gaixotasunak geldiarazteko; Erle Roboticsen kasua, euskal start up honek jauzia egin duelarik robotikaren mundu-ligara; biohacking edo kode irekiko zientzia-kontzeptu berria; eta nola lan egin gazteekin etorkizuneko balioak sortzeko.

#Global gara networking-jardunaldia

Aurkezpenaren ondoren “#Global Gara” komunitatea bildu da, eta foro honetan parte hartzen dutenek beren harreman- eta bilera-agendak prestatu dituzte maiatzaren 16ra begira. “Somos #Global Gara” komunitatea aldian behin batzen da harremanak ezartzeko eta networkingaren aukerak esploratzeko.

Global Innovation Day-n parte hartzen dutenak hauek dira:

Abusu Ikastola, ADR Urremendi, Aernnova, Akorde, Apitropik, Askora Plus, Asociación Kid´s Kitcar, Ayuntamiento de Arratzu, Ayuntamiento de Bilbao, Azaro Fundazioa, Azti, Basque Food Lab, Basque Game, BBK Fundazioa, Beaz, Begoñazpi Ikastola, Belbin Associates, Betweeners, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Binary Soul, Bizintek Innova, Bizkaired, BKonsulting, Bufete Barrilero Asociados, Cadena Ser, Cámara de Álava, Cámara de Bilbao, Cámara de Gipuzkoa, Campus to Business – Smartup, Centro de Estudios Almi, Centro de salud Manuel Merino, Centro San Viator, Centros Diocesanos, CIC bioGune, CIC energiGune, CIC nanoGune, Cistec Technology, Clickex.es, Colegio Amara Berri, Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarros, Comparko, Consorcio de Inteligencia Emocional, Delegate Solutions, Deusto Business School, Dicereglobal, Diputación Foral de Bizkaia, DIY Bio Barcelona, Drone by Drone, Ega Master, Emakunde, Ennomotive, Erle Robotics, Erre use evolution, Estrategia Empresarial, Euskotren, Forinter, Fundación Alboan, Fundación Anesvad, Fundación Euskaltel, Fundación Generación 2015, Funts Projects, Gaia, Gaiker-IK4, Global Dominion, Gobierno Vasco, Grupo Init, Grupo SCA, Harrobia Ikastola, Hazi Fundazioa, HumanUp, Iberdrola, Icaza CoLaborAndo, IK4 Research Alliance, Ikastalk, Ikastola Arizmendi, Indumetal Recycling, Innobasque, Innotax, InPlanta, Inspiring Koach, Instituto de Alto Rendimiento, Irizar, Jorge González, Lantegi Batuak, Los Cazaventuras, Manah-mana, Material ConneXion Bilbao, MET Community, Mondragon Unibertsitatea, New Lab, OAZ Coaching, Oh La Vache Studio, Orona, Planeamatic, PR4 Tecnología Social, Protón Electrónica, RKL Integral, S&M Cloud, San José de Calasanz Ikastetxea, Sener, Sozial Neurri, SPRI, Suuma&B10 Projects, TAK Learning, Tartanga CIFP, Tazebaez, Tecnalia, The Good Lobby, Think on Marketing, Tknika, Tunel Energy, Universidad de Deusto, Universidad del Vic, UPV/EHU, UrbanBat, Urbegi Product Research, Vitia, Walt HR Evolus, WikiOpps, Xardexka, Zabala Innovation Consulting.

Erakunde babesleak:

Erakunde laguntzaileak:

Partekatu albiste hau