Zamudio, 2017eko abenduaren 14a
Atzo arratsaldean Iurretan (Bizkaia) ospatutako mintegian, Durango Mankomunitatearekin elkarlanean, Energia espezializazioa arloko gakoak zehaztu ziren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020 Planaren barruan.
Energia Klusterreko Eraginkortasun Energetikoko arduradunak, Marcos Suarezek, zera zioen: “helburua Euskadi europar erreferentzia izatea da Energiaren arloan duen garapen teknologiko eta industrialean duen mailagatik”. Horretarako, “suspertzen ari diren energia arloen garapen berriak beharrezkoak dira euskal enpresa eta zentro teknologikoek abantaila konpetitiboak izan ditzaten eta irteera kokapen on bat izango direnak”, azaldu zuen Suarezek.
Jardunaldian energia euskal sektorearen I+G+b (Ikerkuntza+Garapena+berrikuntza)-aren aktibitatearen P-a (240 milioi euro baino gehiago) Euskadin errotutako euskal enpresa eta zentro teknologikoek egiten dutela gogorarazi zen. Gainera, arlo honetako inbertsio gehienak enpresek beraiek egiten dituzte.
Horregatik, parte hartu zuten pertsonek euskal enpresa traktoreak energia arloan mundu mailako erreferente teknologiko bezala sendotu behar diren ideiarekin bat egin zuten. “ Hala, sare zabal hau Euskal Herria osoan aberastasun, enplegu eta bizitza kalitate iturri bihurtu dadin”, gaineratu zuen Marcos Suarezek.
Enpresa traktoreak eta enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza
Adituek enpresa traktoreen eta enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza azpimarratu zuten berrikuntza gehiago sortzeko. Aurkeztutako azken mezua balio kate berriak sortzea izan zen euskal berrikuntza prozesuaren lerrokatze eta eraginkortasun handiagoa lortzeko, hala nola, negozio eredu berriak garatzea balio kate tradizionalen arteko interkonexiotik aurrera.
Hain zuzen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020 Planeko Energiaren espezializazio adimentsuaren alorrak bi zeharkako eremu tekonologiko eransten ditu: Biltegiratzea eta Potentzia Elektronikoa. Gainera, beste zazpi teknologia arlo ditu: Petroleoa eta Gasa, Energia Eolikoa, Olatuen Energia, Eguzki-Termoelektriko Energia, Sare Elektrikoak, Energia Eraginkortasuna Industrian eta Mugikortasun elektrikoa.
Atzoko jardunaldian, hurrengo urteko apustuak hiru arlotan bideratu behar direla azaldu zen: Itsas Energia (eolikoa, olatuen energia, edo petrolia eta gasa), Smart Grids (sare elektronikoen automatizazio eta digitalizazioa edo belaunaldi berriztagarriaren integrazioa) eta Fabrikazio ekoeraginkorra (adibidez, ekipo eta osagaiak ekodiseinua). Apustu hauek enpresaz kanpoko ezagutza berriak sortuko dituztela espero da eta lankidetza eta ekintzailetzaren bidez merkatu berrietara heltzeko aukera emango dela.
Tresna berriak
Helburu hauek lortzeko, Iurretako saioan tresna desberdinak aurkeztu ziren, BIMEP, abibidez, 2001-ean martxan jarritako azpiegitura Armintza herri bizkaitarrean. Honen bidez, benetako eskalan olatuen jasotzen eta bihurtze sistema eta gailuen ikerkuntza eta erakustaldia laguntzen du. Hasiera fasean dagoen beste ekimen bat HARSHLAB Proiektua da, Offshore laborategia itsas ingururako energia instalazioetara zuzendutako produktu eta zerbitzu horien garapen etapan zehar esperimentuak in situ egitea laguntzen duena. Fabrikazio ekoeraginkorraren arloan Basque Ecodesign Center proiektua bereizten da. Bere helburua Ekodiseinuko berrikuntza proiektuen kontzeptualizazioa eta gauzatzea da.
Smart Grids-en arloan BIDELEK SAREAK programa nabarmendu da. Eusko Jaurlaritza eta Iberdrolaren arteko ekimena da landa eta hiri inguruetan sare adimentsuak jartzea helburua duena hornikuntza elektrikoaren eraginkortasun eta segurtasuna handitzeko. Martxan jarri zenetik kontsumitzaileentzat abantailak besterik ez ditu izan, industrian eta gizartean emisioen txikitzearekin eta enplegu berrien sortzearekin. Gainera, enpresa elektrikoen kostuen txikitzea lortu da.
Iurretako saioan, gainera, arrakasta kasuak eman ziren aditzera, TKGune enpresarena adibidez, bertako arduradun Roberto Fernández-ek azaldu zuen nolakoa izango den ibilgailu parkearen etorkizuna (elektrikoak, hibridoak, gas naturala, hidrogenoa). Hala nola, ibilgailu elektrikoetako tentsio altuko baterien etorkizuneko deskonexio protokoloa aurreratu zuen eta ibilgailu elektriko zein hibridoetan egin beharreko erreparazio garrantzitsuenak zeintzuk izango diren. .
Bere aldetik, Benja Balllesterosek, Rebatteryko sortzailea, edozein bateria elektrikotan espezializatua, Muisu Fundazioa aurkeztu zuen, Rebattery-ren 0 elektrikoak diren moto eta kotxe baten diseinu eta eraikuntza proiektuaren ondorioz sortu den fundazioa.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020-k hiru lehentasun estrategiko finkatzen ditu euskal enpresa eta euskal enpresa ertain eta txikientzat: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientziak-Osasuna; lehentasun hauei beste lau lurralde aukera gehitu behar zaizkio: Ekosistemak. Elikadura. Hiriko habitata eta Aisialdia-Kultura-Industria sortzaileak.