Bilbo, 2018ko martxoaren 9a.
Euskadik lau talde izango ditu FIRST LEGO Leagueren Espainiako Final Handian, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziari esker, beronek bultzatu baitu FIRST LEGO League Euskadin. Euskal edizioko talde irabazleak, martxoaren 10ean, larunbatean, eta 11n, igandean, Logroñon lehiatuko direnak, honako hauek dira: Gasteizko Urkide ikastetxeko Legokide, Donostiako Axular Lizeoko Overclock Axular, Tecnoclub Elburgoko Landederros Gamberros arabarrak, eta Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeko Edurobotic 2003. FIRST LEGO Leagueren Junior kategorian ere izango da euskal ordezkaritza: 6 eta 9 urte arteko ikasleen 4 taldek beren maketa eta poster zientifikoak erakutsiko dituzte.
Euskal taldeak Espainia osoko 78 talderekin lehiatuko dira; talde horiek 25 hiritan antolaturiko 33 torneoetatik datoz, euskal torneoa izanik guztietan handiena.
FIRST LEGO League Euskadiko lau irabazleak postua lortu zuten Logroñon izango den estatuko Finalerako, eta han uraren giza zikloari buruzko proiektuen alde egingo dute berriro, nazioartean lehiatzeko aukera lortu nahirik.
FIRST LEGO League Euskadi
Innobasquek parte-hartze marka hautsi du aurten FIRST LEGO League Euskadin; joan zen otsailean egin zen Gasteizen, EAEko hiru lurraldeetako 37 ikastetxetako 1.200 ikaslerekin, 81 taldetan banatuta. Aurten Espainiako estatu osoan egin diren 33 torneoetako handiena izan da hemengoa.
Kirol-ekitaldiaren formatua duen lehiaketa hau Innobasquek bultzatzen du Euskadin, 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean zientzia eta teknologia munduarekiko interesa pizteko helburuaz, baita zehar-gaitasunak garatu eta gizartean funtsezkoak diren balioetan (inklusio, lankidetza, aurkikuntza eta jarrera berritzailean) hezteko ere.
Berrikuntzaren Euskal Agentziak gogo gutxi sumatu zuen gazteen artean ikasketa teknikoak egiteko eta erronka horrekiko erantzun berritzailea iruditu zitzaion FIRST LEGO League. Testuinguru honetan, FIRST LEGO League Euskadi lehiaketa aurreko prestakuntza-programa batez osatzen du Innobasquek, parte-hartzaileak enpresetara eta euskal I+G+b sistemako zientzia- eta teknologia-erakundeetara hurbil daitezen eta horrekin lotura duen lanbideak ezagutzeko.
Honela, parte hartzen duten neska-mutikoek zuzenean ezagutzen dute euskal industria eta enpresak I+G+b Euskal Sistemako enpresen eta zientzia- eta teknologia-erakundeen errealitatea, aipaturiko enpresa, teknologia-zentro eta herri-erakunde horiei esker.
FIRST LEGO League Espainia
Espainiako FIRST LEGO Leagueren Final Handia Scientia Fundazioak eta Berrikuntzarako Errioxako Fundazioak antolatzen dute. Scientia Fundazioak FIRST LEGO League sustatzen du estatu-mailan, Lego Education Robotix-en, Princesa de Girona Fundazioaren eta Aquarbe-ren laguntza estrategikoaz, azken hau aurtengo edizioko erronkaren, HydroDynamics, kolaboratzaile tematiko gisa. Datorren asteburuko egitaraua hemen ikus daiteke: https://www.fllgranfinal.org/programa
Informazio gehiago: https://innobasque.thinkonmarketing.es/microsite/first-lego-league-euskadi/