Guztira, 53 informazio-jardunaldi eta prestakuntza-ikastaro berri, EAEko ETE guztiei, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideei eta bitarteko eragileei webinar formatuan zuzenduta, otsailaren amaierara arte

 

INNOBASQUE, 2020ko azaroaren 12a. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, berriz ere doako eskaintza osoa egiten die euskal enpresa txiki eta ertainei, bere erakunde bazkide guztiei eta berrikuntzako bitarteko agente edo eragileei RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko euskal estrategiak irekitzen dituen negozio- eta hazkunde-aukerei buruz I+G eta berrikuntzako lehentasunezko 7 eremutan, hots, fabrikazio aurreratu, energia, biozientzia/osasun, elikadura, hiri-habitat, ekosistema eta kultura- eta sormen-industrietan. 

Programa doakoa da, eta 30 informazio-jardunaldi eta 23 prestakuntza-ikastaro izango ditu, eta webinar bidez emango dira 2021eko otsailaren amaierara arte.

Prestakuntza-ikastaroen bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskadirako eremu bakoitzerako ezarritako lehentasunetan sakontzeaz gain, parte hartzen duten erakundeek berrikuntzaren oinarrizko alderdiei (negozio-eredu berriei, I+G+b-rekin lotutako kontzeptuei, berrikuntza bultzatzeko edo I+G+b-ren nazioartekotzea bultzatzeko eskura dituzten tresna eta zerbitzuei, …) buruzko ezaupideak lortzen dituzte. Hogeita hiru ikastaroek 3 eta 5 ordu arteko iraupena dute batez beste, eta EAEko hainbat unibertsitaterekin eta tokiko adituekin elkarlanean garatu dira eta bitarteko agenteei (klusterrak, elkarteak, …) eta Innobasqueko bazkideei zuzenduta daude.

Euskadiko ETEei zuzendutako 30 informazio-jardunaldietan, espezializazio-eremu bakoitzeko aukerez gain, jardunbide egokien kasuak eta berrikuntzari laguntzeko Europako, EAEko eta tokiko programa publiko eta pribatuak erakusten dira. Jardunaldiak, batez beste 1,5 ordukoak, enpresa-sareari laguntzeko 50 toki-erakunderen baino gehiagoren laguntzari esker antolatzen dira.

Eusko Jaurlaritzako hainbat sailen buruzagitzapeko pilotatze-taldeek, euskal unibertsitateek, SPRI taldeak, teknologia-zentro espezializatuek eta lurralde osoan zehar berrikuntzan laguntzeko dauden 50 eragilek baino gehiagok parte hartzen dute programa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren mandatuz Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque) koordinatutako “RIS3 estrategiaren lurralde-hedapena” ekimenean sartuta dago.

Azken bi urteetan, 50 ikastaro eman zaizkie, balorazio bikainarekin, Euskadin berrikuntzari laguntzeko hainbat erakundetatik etorritako mila parte-hartzaileri, eta horiek RIS3 Euskadi estrategiaren barruan dituzten hazkunde-aukerak helarazi dizkiete beren inguruko enpresei.

 

 

Hurrengo ikastaroen egutegia (kontsultatu Innobasqueren webgunea otsailera arte izango diren ikastaro berriak ikusteko)

  • Azaroaren 17 eta 24a. Lankidetza-berrikuntzako proiektuak aktibatzeko ikaskuntza-programa. Bitarteko agenteentzat.  

 

  • Azaroaren 18, 19, 25 eta 26a. Ekonomia zirkularrari buruzko ikastaroa. Bitarteko agenteentzat eta Innobasqueko erakunde bazkideentzat.  

 

  • Azaroaren 27a. Bitarteko agenteentzat eta Innobasqueko bazkideentzat.

 

 

Hurrengo jardunaldien egutegia (kontsultatu Innobasqueren webgunea otsailera arte izango diren jardunaldi berriak ikusteko)

  • Azaroaren 13a. Ingurumen-aztarna: ekonomia zirkularreranzko bidea

 

  • Azaroaren 23a. KS Topaketak

 

  • Azaroaren 25a. Eraldaketa digitala COVID-19aren garaian Durangaldean

 

  • Azaroaren 26a. Nola aplikatu teknologia berriak elikagaien industrian, sektorearen joerak ezagututa

 

  • Azaroaren 27a. Ura eta ekonomia zirkularra

 

  • Abenduaren 1a. Nekazaritzako elikagaien ekoizpena egungo merkaturatzeari eta banaketari egokitzea

 

  • Abenduaren 3a. RIS3 estrategia fabrikazio aurreratuan: Gauzen Interneta

 

  • Abenduaren 10a. Elikagaien bioteknologia eta kontsumo-joerak

 

  • Abenduaren 11. Europako Batzordearen Itun Berdea

 

  • Abenduaren 18a. Ekonomia zirkularreko finantzaketari eta inbertsioari buruzko jardunaldia

 

 

Partekatu albiste hau