• Zientzia eta teknologiako profesionalek DBHko eta Batxilergoko 100 ikasle ingururi azaldu dizkiete beren lanak, STEAM errealitate profesionala Euskadiko ikasleei hurbiltzeko
  • Jardunaldia STEAM Sareren parte da, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen dituen ikastetxeen eta eragile sozioekonomikoen sarea, Elhuyar eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueren parte-hartzearekin
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatuta, Mondragon Unibertsitateak eta zientziaren eta teknologiaren arloko enpresa eta erakundeek parte hartzen dute topaketa honetan: CIC energiGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), EIKA S.Coop, Erakundea, Ideko, MGEP, Orona Group eta Tecnalia. 

Hernani, urriaren 18a. DBHko eta Batxilergoko ehun ikasle inguruk parte hartu dute gaur goizean ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko topaketa berritzaile batean. Euskadiko enpresa eta erakunde berritzaileenetako batzuetan lan egiten duten zientzia eta teknologiako profesionalek laguntzen zieten: CIC energiGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), EIKA S.Coop, Erakundea, Ideko, MGEP, Orona Group eta Tecnalia.

Arrasate BHI, Hernani BHI, Orixe BHI Tolosako eta Donostiako Zurriola Ikastolako ikasleek parte hartu dute jardunaldian, Hernaniko (Gipuzkoa) Orona Ideo campusean, Amaia Urzelai, Hezkuntzako Gipuzkoako ordezkariarekin, Nekane Errasti ,Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ingeniaritza koordinatzailearekin eta Itziar Uribe, Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektuen arduradunarekin batera.

Topaketa Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da STEM irakaskuntzak (Science, Technology, Engineering, Mathematics) Euskadiko ikasle guztiei hurbiltzea, bereziki neskei. Estrategia horren barruan, STEAM Sarek ikasleek egunero Euskadin lan egiten duten enpresa eta zentro teknologikoetako praktika profesionalak ezagutzea sustatzen du. Ekimen horrek bere mugarri nagusietako bat izan du gaur, eta Gipuzkoako lau ikastetxetako ikasleak zientzia eta teknologiako hainbat profesionalekin elkartu ditu.

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta Elhuyarrek antolatu dute ekitaldia eta ordu azkarren formatu original eta dinamikoa hartu du. Ikasleak mahai bakoitzeko lau pertsonako taldeetan banatu dira, eta haiekin batera, hamabost minutuko txandetan, gonbidatutako profesionalak eseri dira, esperientziak beraiekin partekatzeko. Denbora horretan, profesionalek gazteek planteatutako zalantzak azaltzen zituzten. Hamabost minutu horiek amaitzean, profesionala mahaiz aldatzen zen, ikasle guztiek ekimeneko errealitate profesionalak ezagutzeko aukera izan zezaten.

Ekitaldia amaitzeko, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Orona Ideoko Hernaniko campuseko instalazioak bisitatu dituzte ikasleek, eta bertan, STEAM diziplinekin lotutako zenbait lan ezagutzeko aukera izan dute.

STEAM Sare

STEAM Sarek Euskadin ikerketa, zientzia eta berrikuntzako profesionalak nolakoak diren eta zertan lan egiten duten erakusten die euskal gazteei, goi-mailako ikasketa teknikoak aukeratzera animatzeko. Bigarren Hezkuntzako berrogeita hamar bat ikastetxek, enpresek, unibertsitateek eta zentro teknologikoek jarduera-katalogo bat eskaintzen diete gazteei, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen curriculumarekin bat datorrena. Horrela, irakasleek matematika, kimika edo teknologia bezalako ikasgaien benetako testuingurua eskaintzen dute, eta aldi berean.

Partekatu albiste hau