- Alten % 90 enpresei dagokie, Innobasquek arreta handien jartzen dion segmentuetako bat; izan ere, agentziaren eginkizuna Euskadin enpresa berritzaileen kopurua igotzea da
INNOBASQUE, 2022ko urriaren 27a. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendaritza batzordeak ongietorria eman die aurten elkarteari gehitu zaizkion 19 erakundeei. “Orain zuek kide zaretela, 906 dira gurekin konpromisoa hartu duten erakundeak jarduketa-eremuan jarduteko. Eremu horretan elkarlanean aritzen gara beti berrikuntza sustatzeko ekintzak garatzen, Euskadik dituen erronkei aurre egiteko eta etorkizun hobea lortzeko”, adierazi du Leire Bilbaok, agentziako zuzendari nagusiak, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko egoitzan egin duten gosarian. “Berrikuntzaren ekosisteman parte hartuz Euskadi Europako eskualde berritzaileenetako bat bihurtzen laguntzen duzue, eta, aldi berean, zuen erakundeak berak indartzen dituzue”, azpimarratu du.
Erakunde berrik % 90ak enpresak dira, baina ekonomia dinamizatzeko eragileak eta ikerketa zientifiko-teknologikoan lanean ari diren beste batzuk daude. Guztira, Innobasquek 906 bazkide ditu; erdia enpresak dira, eta horietako % 86,8 ETE kategoriakoak.
Leire Bilbaok ongietorria aprobetxatu du bazkide diren erakunde berrietako ordezkariei Berrikuntzaren Euskal Agentziak planteatu dituen helburu estrategikoak azaltzeko. Horien helburua da Euskadi Europako berrikuntza-maila altuko eskualde bihurtzea, eta helburu bakoitzean Innobasquek konponbide eta tresnak ematen dizkio erakundeei, berrikuntza irekiko agente erakarlea delako. Hauek dira helburu estrategiko horietako batzuk: ETE-etan berrikuntza era esanguratsuan areagotzen lagundu; euskal I+Garen presentzia nazioarte mailan finkatu eta handitu; heziketa zientifiko-teknologikoa bermatu euskal gazteriaren, batez ere nesken, interesa sustatzeko; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari plangintza- eta kudeaketa-tresnak eman, erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko (aurrera begira eta monitorizazioa); eta bazkide diren erakundeekin esperimentazio laborategia izan.
“Zuen helburuak betetzen lagunduko dizuegu, berdin du berrikuntza zenbateraino dagoen zuen erakundeetan sartuta. Laguntza eman ahal dizuegu zuen berrikuntza profila egiteko lehen pausoak ematen, inspirazioa hartzeko esperientzia arrakastatsuak bilatzen eta emaitza pozgarriak lortzeko agente egokiekin lanean aritzeko esperimentazio-esparruak eskaintzen”, azaldu du, kultura berritzailerako sarrera hasi berria duten erakundeengan pentsatuz.
“Ez ditugu bakarrik berrikuntzaren onurak aurkitu berri dituzten erakundeak laguntzen”, nabarmendu du. Innobasquek tresna ugari eskaintzen ditu erakundeak berritzen laguntzeko, esate baterako, Euskal Berrikuntzaren Mapa, berrikuntza-profilak, berrikuntzan hezkuntza eskaintza zabala, berrikuntzako kasu praktikoen bankua, Europako finantzaketarako sarrera zerbitzuak eta proiektu pilotuak edo berrikuntza ebaluatu edo ezagutza partekatzeko lan-taldeetan parte hartzeko proiektuak.
Topaketan zehar euskal berrikuntza ebaluatzeko lan nabarmena, berrikuntza joerak identifikatzea eta zabaltzea eta zaletasun zientifiko-teknologikoak sustatzea azpimarratu dira; izan ere, alderdi horiek ezinbestekoak dira euskal eredu ekonomiko eta sozialaren jasangarritasuna bermatzeko.
19 BAZKIDE BERRIEN ZERRENDA
- Abanca Corporación Bancaria
- Abside Smart Financial Technologies
- Agencia de Desarrollo del Bidasoa – Bidasoko Garapen Agentzia
- Baigara Edificación
- Didea
- Dominion E&C Iberia
- Dominion Energy
- Dominion Servicios Medioambientales
- Domusa Calefacción
- Ibermática
- Iparlat Tecno
- Iparlat
- Ingeniería y proyectos industriales Ingemoor
- Interbox Technology
- Nabab Innova y Emprende
- Nexian Personas
- Sener Grupo de Ingeniería
- Sisteplant
- Talio Training