Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren euskal ekosistemako adituek gaur goizean parte hartu dute Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) Foroan, Noticias taldeak Bilbon antolatua.  Topaketan Euskadiren estrategia aztertu da Europako eskualderik aurreratuenen artean kokatzeko.  Noticias taldeko Juan José Bañosen ongietorriaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako eskudun Cristina Uriartek plan horren ildo nagusiak laburtu ditu.  Jarraian, Teknikerren zuzendariorde eta teknologia zuzendari Ana Aranzabek hitzaldi bat eman du industria adimendunari buruz. Topaketa mahai-inguru batekin amaitu da. Bertan, ZTBPren lehentasun estrategikoak eta erronkak aztertu dira, eta honako hauen parte hartzea izan du: Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos García, Bantec Groupen zuzendari nagusi erantsi Saray Arcaya, Forestaliaren Garapen Estrategikoko Unitateko zuzendari José Ramón Largo eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari Leire Bilbao.  Bilbaok berrikuntzaren euskal ekosistemaren sendotasuna nabarmendu du enpresei berrikuntza-, sustapen-, eta laguntza-prozesuetan laguntzeko, I+G+b-ko Europako programetan parte hartzeko xedearekin. Horrez gain, talentua aipatu du, eta, zehazki, Euskadin STEAM hezkuntza (ingeleseko akronimoa, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak esateko) sustatzen duten eragileen arteko lankidetza.

 

Partekatu albiste hau