Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen duen emakume teknologoaren Ada Byron Sariaren Espainiako ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak parte hartzen du zientzia-, teknologia- eta ingeniaritza-arloan emakumeen lana bistaratzen duen eta I+G arloan emakumeen bokazioak sustatzen dituen lehiaketa honen hamargarren edizioan. Ekimen honek Microsoft, Red Hat, DanobatGroup, Bizkaiko Foru Aldundia eta Emakunderen babesa du.

Ada Byron saria Mexikon, Argentinan, Uruguain, Kolonbian, Txilen (eta laster Brasilen) ere ospatzen da. Bi kategoria ditu: orokorra eta gaztea, 3.000 eta 1.000 eurorekin, hurrenez hurren.

Informazio gehiago esteka honetan. 

 

Partekatu albiste hau