Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterrak (4GUNE) eta BRTA Aliantza Teknologikoak (Basque Research and Technology Alliance) matrikula ireki dute “Industria adimenduna: Teknologian oinarritutako erabakiak hartzea” ikastaro exekutiboan izena emateko.
Prestakuntza 50 ordukoa izango da maiatzetik ekainera bitartean, eta gerentzia-profilei eta bitarteko postuei zuzenduta dago, datuen analisitik abiatuta erakundeen lehiakortasuna hobetzeko tresnak emateko. Bertan, lidergoa hobetzeko abangoardiako teknologien erabilera, estrategien definizioa, kudeaketaren eraginkortasuna eta baliabideen mobilizazioa jorratuko da.
Ikastaroaren irakaskuntza Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko, IMH Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko Campuseko, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniaritza Eskolako adituen esku egongo da. Halaber, ikastaroan hainbat euskal erakundetako espezialistek eta BRTA Aliantza Teknologikoko zentroek parte hartuko dute kasu praktiko eta arrakastatsuen aurkezpenean. 4GUNE izango da koordinazioaren arduraduna, Euskampus Fundazioaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren ikuskaritzapean.
Matrikularen prezioa 875 eurokoa da eta interesdunek hilaren 9ra arte formalizatu ahal izango dute inprimaki honen bidez.