Bilboko Agaleus enpresak industriarako ingurumen-zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu; zehazki, hondakinak balioztatzeko eta tratatzeko, garbiketak egiteko eta logistikaren alorreko zerbitzuak. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide berriak lankidetzan dihardu teknologia-zentroekin, unibertsitateekin eta enpresekin ikerketako eta berrikuntzako hainbat proiektutan. Sinergia horien bidez, industrian sortutako azpiproduktuen zirkulartasuna eta hondakinen balio-katearen digitalizazioa bultzatzen ditu. Ongi etorri!