Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta BEAZek, Enterprise Europe Networkeko (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, jardunaldi hau antolatu dute CDTIrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Jardunaldia EIC Accelerator-a xehetasun handiagoz ezagutu nahi duten enpresei zuzenduta dago, proposamen arrakastatsu bat prestatu ahal izateko. Horretarako, CDTIko Esther Casadok, EIC Accelerator-en Harremanetarako Puntu Nazionalak, EIC Accelerator-a aurkeztuko du, 2024an egondo diren berriak aztertuko ditu eta finantzatutako enpresen eta proiektuen profila aztertuko du. Gainera, akats ohikoenak eta proposamen irabazle bat egiteko gomendio nagusiak partekatuko ditu. Ondoren, Hawk Biosystems-ek EIC Accelerator-ean izandako arrakasta-kasua aurkeztuko du, eta programan izandako esperientzia eta ikasitakoa partekatuko du.

Bestalde, EIT Manufacturing West-eko Teresa Hernándezek Women TechEU Proiektua eta emakumeek sortutako edo elkarrekin sortutako deep tech startupak babesteko deialdia aurkeztuko ditu, zuzendaritzako goi-postuetan (CEO, CTO, etab.) daudenak hazi daitezen eta etorkizuneko lider teknologiko bihur daitezen.

Bestalde, SPRIk EEN2EIC proiektua eta EIC Accelerator programan bikaintasun-zigilua lortu duten enpresei laguntzeko zerbitzu espezifikoak azalduko ditu. Eta MEPROk bere esperientzia partekatuko du.

Halaber, Beazeko zerbitzuen koordinatzaileak, Aritz Kobeagak, Beazen dauden EIC Accelerator zerbitzuak azalduko ditu eta 64bis tresnaren aukerak aurkeztuko ditu, I+G+B proiektuekin lotutako kenkari fiskalak inbertitzaile pribatuei transferitzea ahalbidetzen duena.

Azkenik, Enterprise Europe Network-ek euskal enpresei beren I+G+b nazioartekotzeko ematen dizkien laguntza-zerbitzuen berri emango da.

Jardunaldia amaitu ondoren, bilerak egin ahal izango dira CDTIko eta EIT Manufacturing West-eko ordezkariekin, bai eta Enterprise Europe Network sareko adituekin ere. Ideia edo proiektu-proposamen bat berrikusteko interesa izanez gero, mezu bat bidali behar da nibanez@innobasque.eus helbidera.

09:30 Ongietorria.

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, INNOBASQUE

09:40 EIC Accelerator.

EIC Accelerator-aren ikuspegi orokorra.

Esther Casado. CDTI.

Eskaera-prozesua eta 2024ko berriak.

Esther Casado. CDTI.

Enpresaren profila. Akats ohikoenak eta proposamen arrakastatsu baterako gomendioak.

Esther Casado. CDTI.

Q & A.

11:10 EIC Accelerator Arrakasta kasua -Hawk Biosystems.

Fernando Aguirre. Hawk Biosystems.

11:30 Atsedenaldia.

11:50 Women TechEU proiektua: laguntza Europan deep tech startupen buru diren emakumeei, hazteko eta etorkizuneko lider teknologiko bihurtzeko.

Teresa Hernández. EIT Manufacturing West.

12:15 EEN2EIC proiektua: Bikaintasun-zigilua duten enpresei laguntzeko zerbitzuak.

Arturo Anton. Enterprise Europe Network. SPRI.

12:35 EEN2EIC Arrakasta kasua-MEPRO

Nerea Subirán. MEPRO.

12:50 Beaz-eko EIC Accelerator zerbitzua eta 64bis instrumentuaren aukerak.

Aritz Kobeaga. Beaz.

13:15 I+G+b nazioartekotzen laguntzeko mekanismoak.

Nora Ibañez Otazua. Enterprise Europe Network. INNOBASQUE.

13:30 Aldebiko bilerak.

Aldez aurretik eskatuta.

14:30 Jardunaldiaren amaiera.

 

Partekatu albiste hau

Presentziala

mai. 9

09:30 - 13:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque